SALEROSKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Newcastlek Alexander Isak Realeko aurrelaria fitxatu du

'Diario Vasco' egunkariak jakinarazi duenez, talde ingelesak 70 milioi euro ordainduko dizkio gipuzkoarrari aurrelari suediarra erosteagatik.
Alexander Isak con la elástica de la Real Sociedad
Alexander Isak con la elástica de la Real Sociedad. Foto de archivo: EFE

Ingalaterrako Newcastle taldeak Alexander Isak aurrelari suediarra erosi dio Realari. Diario Vasco egunkariak zabaldu duen berria da, eta gerora Radio Euskadik baieztatu ahal izan duena Kirolaldia saioan.

Aipatu egunkariaren esanetan, talde txuri-urdinak 70 milioi euro jasoko ditu Ingalaterrako taldetik, jokalari baten salmentagatik inoiz jaso duen jaso duen kopururik handiena. Gainera, kopuru hori areagotu egin liteke aldagai jakin batzuen arabera. Azkenik, Newcastlek jokalaria salduko balu, salmenta horretatik lortutako zenbatekoaren % 10 talde txuri-urdinarentzat izango litzateke.

Isak (22 urte) duela hiru denboraldi iritsi zen Donostiara Borussia Dortmund talde alemaniarretik. Lehendabiziko sasoian 16 gol sartu zituen; bigarrenean, 17, eta iaz bere estatistikarik txarrena sinatu zuen, 10 tanto eginda txapelketa guztietan.

Erasotzaile suediarrak irudi pertsonal eta profesional bikainarekin alde egingo du Realetik, txuri-urdinen diru-kutxa betez eta Bartzelonaren aurkako azken partidan Ter Stegeni sartutako golaren oroitzapenarekin.

Isaken gola Bartzelonaren aurka:

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X