FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Take Kubo, Realeko jokalari berria

Talde txuri-urdinak ofizial egin du jokalari japoniar gaztearen fitxaketa hurrengo bost denboraldietarako. 14 zenbakidun elastikoa jantziko du.
Take Kubo 14 zenbakidun elastikoa erakusten.
Take Kubo 14 zenbakidun elastikoa erakusten. Argazkia: EFE

Takefusa Kubo japoniarrak Realeko elastikoa jantziko du hurrengo bost denboraldietan (2027ra arte), talde txuri-urdinak astearte honetan jakitera eman duenez.

Japoniar gaztearen (21 urte) iritsierak ikusmin handia piztu du zale txuri-urdinen artean, eta, bart Hondarribiko aireportuan lurreratu ondoren, gaur eguerdian atera dituzte Realeko futbolari ofizial gisa lehen argazkiak Miramar Jauregian. Lorategi turistikoak, Kontxako badia hondotzat hartuta, ez dira ohikoak izaten Realeko jokalari berrien aurkezpenetan.

Egun distiratsu batean, Kubo argazkilarien aurrean agertu txuri-urdinez jantzia eta 14 zenbakia eta "Take" izena bizkarrean zituela, Jokin Aperribay presidentearekin eta Roberto Olabe kirol-zuzendariarekin batera.

Kubo Real Madrileko jokalaria izan da azken hiru urteotan. Hala ere, Mallorcan (2019-2020, 2021-2022), Vila-realen (2020-2021) eta Getafen (2020-2021) aritu da utzita.

Horrenbestez, Kuborena Realak datorren denboraldiari begira egiten duen hirugarren fitxaketa da, Mohamed Ali Cho frantziarraren eta Brais Mendez Celtako jokalari ohiaren atzetik. Japoniarrak 14 zenbakidun elastikoa jantziko du.

Take Kubo, Olabe (ezkerrean) eta Aperribayrekin (eskuinean) batera. Argazkia: EFE Take Kubo, Olabe (ezkerrean) eta Aperribayrekin (eskuinean) batera. Argazkia: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X