Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Brais Mendez fitxatu du

Celtako jokalari ohiak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.
Brais Mendez, Realaren elastikoarekin
Brais Mendez, Realaren elastikoarekin Reale Arenan. Argazkia: Reala

Realak Brais Mendez fitxatu du 2028ko ekainaren 30era arte, klubak asteazken honetan (uztailak 6) jakinarazi duenez. Galiziako jokalaria Celtatik iritsi da Donostiako taldera. Braisek 23 zenbakia eramango du elastikoan.

Brais Mendez 15 urterekin iritsi zen Celta taldearen harrobira. Lehen taldearekin 166 partida ofizial jokatu ditu, guztira, 22 gol erdietsita eta goleko 17 pase emanda. Braisek 20 urterekin egin zuen debuta Celtarekin Santander Ligan, Juan Carlos Unzue entrenatzaile zela. Ordutik, taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat izan da. Espainiako selekzioarekin 2018an egin zuen debuta, 21 urte zituela.

"Magia duen jokalaria da, talentu handikoa. Realera iritsi da zelai erdia indartzeko, kalitatea gehitzeko eta taldearentzat lan egiteko", adierazi du Realak.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X