KONTRATU-BERRITZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ane Etxezarretak kontratua berritu du Realarekin, 2023ra arte

Donostiako taldeak baieztatu du kontratua beste urte baterako luzatuko diotela erdilari beasaindarrari.
Ane Etxezarreta kontratua berritu du Realarekin, 2023 arte. Irudia: @RealSociedadFEM
Ane Etxezarreta kontratua berritu du Realarekin, 2023 arte. Irudia: @RealSociedadFEM

Ane Etxezarreta 2023ra arte egongo da Realari lotuta, klubak baieztatu duenez. Beasaindarrak bere zazipgarren denboraldia beteko du txuri-urdinez jantzita. "Oso pozik nago beste urte bat klubean jarraitzeagatik eta eskaini didaten konfiantzagatik", adierazi du Etxezarretak.

Horrez gain, Realaren telebistan esan du, harro sentitzen dela talde txuri-urdinaren kamiseta janzten jarraitzeagatik.

Etxezarreta "taldearekin eta taldea lortzen ari denarekin" oso pozik azaldu da, eta espero du Txapeldunen Ligan sartzearen helburua ahalik eta arinen lortzea, Realak egin duen "denboraldi bikaina" ospatzeko. Igande honetako 12:00etan, Zubietan, Rayoren aurka, txuri-urdina Txapeldunen Ligan sartzeko txartela eskuratzen saiatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X