UEFAren komunikatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realeko zaleak Europa Ligako kanpoko partidetara joan ahalko dira

UEFAk txapelketan parte hartzen duten klubei jakinarazi dienez, bisitariaren zaleentzat gorde beharko dute futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5.
Reala
Realeko zaleak. Argazkia: EFE

Realeko zaleek taldea babesteko aukera izango dute Europa Ligan etxetik kanpo jokatuko dituen partidetan. Txapelketan parte hartzen duten klubei UEFAk jakinarazi dienez, talde bisitariaren zaleentzat gorde beharko dute futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5

Ondorioz, txuri-urdinen jarraitzaileek Reala animatu ahalko dute etxetik kanpo Monako, PSV eta Sturm Graz taldeen aurkako partidetan. Aldi berean, hiru talde horietako jarraitzaileek Reale Arenan egoteko aukera izango dute.

"Jada ez da debekatzen kanpoko taldeetako zaleei sarrerak saltzea. Ondorioz, ohiko praktikak indarrean jarriko dira berriro; hau da, unean-unean futbol-zelaian baimendutako edukieraren % 5 talde bisitariaren zaleentzat gordeko da, betiere tokian tokiko osasun-agintarien arauak eta neurriak errespetatuta", adierazi die UEFAk klubei.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X