Bi astez jokatu ezinda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illarramendi berriz lesionatu da

Realeko jokalaria den Asier Illarramendik lehen graduko lesioa du eskuin izterrean. Bi aste inguru emango ditu jokatu gabe.
Asier Illarramendi
Asier Illarramendi, Cadizen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

Asier Illarramendi Realeko kapitainak min hartu zuen osteguneko entrenamenduan, eta lehen graduko lesioa du eskuin izterrean, klubak ostiral honetan jakinarazi duenez. Bi aste inguru emango ditu jokatu ezinda.

Erdilaria fisioterapia tratamendua jasotzen hasi da, eta lesioaren eboluzioaren arabera itzuliko da lansaioetara, adierazi du Realak mediku-txostenean.

Illarramendik 509 minutu bakarrik jokatu ditu bederatzi partida ofizialetan, 2019ko abuztuan Athleticen aurkako derbian peronea apurtu zuenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X