PRIMERA IBERDROLA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deportivo Abancaren eta Realaren arteko partida, bertan behera denboraleagatik

Larunbat honetan zen jokatzekoa, Coruñan, 13:00etatik aurrera.
Realeko jokalariak gol bat ospatzen.
Realeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Larunbatean, Deportivok eta Realak Coruñan jokatu behar zuten Primera Iberdrolako 14. jardunaldiko partida bertan behera geratu da, Galizia astintzen ari den 'Elsa' denboralearen ondorioz.

Espainiako Futbol Federazioak erabaki hori hartu du aurreikusten den eguraldi txarra dela-eta.

'Elsa'ren eraginez, dagoeneko bertan behera geratu zen joan zen asteazkenean Pontevedra eta Ibizaren arteko Errege Kopako kanporaketa, norgehiagokako 17 minutu besterik jokatu ez zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X