Ligak oniritzia eman dio Realari Bartzelonaren aurkako partida Anoetan jokatzeko
Ligako zenbait ordezkarik Anoeta futbol-zelaiko eraberritze-lanak ikuskatu dituzte ostegun honetan, eta oniritzia eman diote Realari irailaren 15ean Bartzelonaren aurkako partida bertan joka dadin.
Ikuskariek ontzat eman dute bai estadio berriko berdegunea (asteazkenenean bertan amaitu zuten jartzen), bai lanen nondik norakoak, Realak aurreikusitako epeen barruan baitoaz. Hartara, talde txuri-urdineko iturriek EFEri adierazi diotenez, "ez dute inolako oztoporik jarri" norgehiagoka jokatzeko.
Ligako adituek harremanetan jarraituko dute egunero Realarekin, obren jarraipena egiten segitzeko.
Horrenbestez, lanak espero bezala badoaz, datorren irailaren 15ean txuri-urdinek lehen aldiz jokatuko dute atletismoko pistarik gabe 1993az geroztik.
Egun horretan, Donostiako taldeak hegoaldeko harmaila eta alboetako beheko tribuna berriak estreinatuko ditu (goikoek bere horretan jarraituko dute). Aldiz, ezin izango da iparraldeko harmaila erabili, eraitsi eta berriz eraiki behar baita. Obrak urtebete barru bukatuko dira behin betiko.
50 milioi euroko aurrekontua duten Anoetako eraberritze-lanek zelaiaren ikusle kopurua areagotuko dute. Egun, ia 30.000 lagun sartzen dira zelaian; haatik, behin lan guztiak amaituta, 42.000 lagun sartuko dira. Dena dela, irailaren 15ean 28.000 ikuslerentzako lekua besterik ez da egongo.
Zure interesekoa izan daiteke
Sergio Franciscok agur esan dio Realari gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere baldintzarik gabeko babesa" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Jon Ansotegi: "Lehen helburua biharko partida irabaztea da"
Jon Ansotegi gogotsu agertu da Realeko lehen taldeko entrenatzaile gisa duen erronkarekin. Lehen erronka bihar, asteartez, Eldenseren kontrako Errege Kopako partida irabaztea dela esan du.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Realak Sergio Francisco kargutik kendu du, eta, behin-behinean, Ansotegik ordezkatuko du
Irungo entrenatzailearen agindupean, Realak 4 garaipen, 4 berdinketa eta 8 porrot izan ditu, eta sailkapeneko 15. postuan dago, 16 punturekin, jaitsieratik puntu batera.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.
Igor Zubeldia: "Taldea lotsagarri egon da"
Realak 1-2 galdu du Gironaren aurka ostiral honetan Anoetan jokatu den EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan. Partidaren amaieran, Igor Zubeldia kritiko azaldu da, gogoeta egitea, erantzukizuna hartzea eta aurrera egitea tokatzen dela esan du.
Tsygankovek Realaren lehen zati ona baliogabetu du (1-2)
Ukrainako futbolariaren bi golek Guedesen gola eta txuri-urdinen lehen zati ona zapuztu dituzte.
Sergio Francisco: "Beharra sentitzen dut taldea lehen minututik joateko partidaren bila"
Realak Girona hartuko du, Anoetan, ostiralean, 21:00etan, EA Sports Ligako hamaseigarren jardunaldian. Aurreko egunean, Sergio Francisco talde txuri-urdineko entrenatzaileak neurketaren gainean zer espero duen izan du hizpide.
Andreia Jacintok onartu du taldeak "triste" bukatu zuela Real Madrilen aurkako partida, punturik lortu ez zuelako
Erdilari portugaldarrak Real Madrilen aurkako porrota; Bartzelonaren kontrako garaipena; donostiarrek Ligan eta Kopan izango duten hurrengo aurkaria, Deportivo; taldearen dinamika; entrenatzaile txuri-urdinaren ezaugarriak; aurreko denboraldia eta Donostiako egonaldia aztertu ditu.
Jokin Aperribay: "Bilakaera, exijentzia eta konfiantza; horiek dira hitz gakoak, emaitza onak lortzeko"
Realeko Akziodunen Batzar Nagusia amaituta, Realeko presidenteak EITBrekin hitz egin du. Aperribayk nabarmendu du nola, “kudeaketa erraza ez bada ere”, Gipuzkoako kluba, “azken urteotan, emaitza ekonomiko onak lortzen ari den”.