Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moyak lehen graduko lesioa du eskuin aldakako aduktore luzean

Miguel Angel Moya Realeko atezainak min hartu zuen Gironaren aurkako partidan eta zail izango du hurrengo jardunaldirako prest egotea. Klubak ez du atezainaren sendatze-epea zehaztu.
Miguel Angel Moya. Argazkia: EFE
Moya, Reala-Girona partidan min hartu ostean. Argazkia: EFE

Miguel Angel Moya atezaina lesionatu egin zen Realak Gironaren aurka igandean jokatutako partidan. Klubaren osasun-parteak jakinarazi duenez, Moyak "lehen graduko lesio bat aurkezten du eskuin aldakako aduktore luzean".

Bestalde, Juanmi Jimenez aurrelariak "kolpe bat jaso zuen eskuin gandor iliakoan". Bi jokalariek zail izango dute datorren jardunaldirako prest egotea, nahiz eta klubak ez duen zehaztu bi hauen sendatze-epea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X