Apurtu da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Martinez, hiru aste baja

Realeko jokalariak lehen graduko lesioa du ezker hankako soleo giharrean.
rosales_inigo_martinez_malaga_realsociedad_EFE
rosales_inigo_martinez_malaga_realsociedad_EFE

Iñigo Martinez Realeko jokalariak ez du Bartzelonaren kontra jokatuko igandean (20:45), Anoetan, lesionatuta baitago.

Leganesen kontrako partida osoa jokatu zuen txuri-urdinak, baina min hartuta bukatu zuen.

Asteartean egindako erresonantzia magnetikoan lehen graduko lesioa ageri zaio ezker hankako soleo giharrean. Orain fisioterapia eta atsedena behar du, eta sintomen eboluzioaren arabera itzuliko da berdegunera.

Gutxienez hiru aste egongo da jokatu gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X