Realak Betisekin berdindu du, partida zoro batean (4-4)
Realak eta Betisek berdinduta bukatu dute Donostian jokatutako Ligako partida. Gol festa izan da Anoetan, zortzi gol egin baitituzte guztira, batez ere defentsan akats ugari egin dituztelako.
Sanabriak urduri jarri ditu zale txuri-urdinak bosgarren minutuan egindako golarekin, Feddalek emandako pasea aprobetxatuta.
Golak aldapan behera jarri die partida andaluziarrei, jakin bazekitelako Realak golak erraz hartu dituela azken partidetan. Hala ere, donostiarrek ez dute amore eman eta Willian Josek banakoa jarri du markagailuan 13. minutuan.
Minutu batzuk geroago, Eusebioren jokalariek emaitza irauli dute, Mikel Oyarzabalek gipuzkoarren bigarrena egin baitu.
Aukerak nonahi, bi taldeak erraz atera dira erasora, defentsak babes handirik gabe utzita. Horrela, andaluziarren bigarrena iritsi da hurrengo jokaldian. Feddalek sartu du, buruz errematatuta.
Gol gehiago
Bigarren zatian, gauzak ez dira aldatu. Aldageletatik atera eta gutxira, Sevillako taldea aurretik jarri da berriro markagailuan, Joaquin kapitainak egindako golari esker.
Gol festak ez du etenik izan. 10 minutu geroago, Xabi Prieto txuri-urdinen kapitainak erantzun dio Joaquinen golari, Realaren hirugarrena eginda.
Hurrengo gola, partidako zazpigarrena, Betisek egin du. Aulkitik atera berritan, Sergio Leon kontraerasoan joan da, eta Rulliren atean sartu du baloia. Partida amaitzeko bost minutu falta zirenean, Diego Llorente gazteak launakoa jarri du markagailuan, denboraldi honetan sartu duen bosgarren gola eginez.
Azkenean, 4-4 bukatu da Anoetako partida. Puntu bana, beraz, Realarentzat eta Betisentzat.
Fitxa teknikoa
4.-Reala: Rulli; Odriozola, Navas, Llorente, Kevin; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto (Canales, 70. min); Juanmi (Vela 59. min), Oyarzabal eta Willian José (Jon Bautista, 82. min).
4.-Betis: Adán; Barragán, Mandi, Feddal, Durmisi; Javi García (Narváez, 75. min), Guardado, Fabián; Joaquín (Francis, 68. min), Tello, Sanabria (Sergio León, 71. min).
Golak: 0-1, 5. min: Sanabria. 1-1, 14. min: Willian José. 2-1, 28. min: Oyarzabal. 2-2, 28. min: Feddal. 2-3, 46. min: Joaquín. 3-3, 58. min: Xabi Prieto. 3-4, 83. min: Sergio León. 4-4, 85. min: Llorente.





Zure interesekoa izan daiteke
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Intza Egiguren: “Erregulartasuna denboraldi amaierara arte mantentzea espero dugu"
Halaber, goi postuetan lehiatzen jarraitzeko “denboraldia amaitu arte erregulartasuna mantendu” nahi dutela azpimarratu du.
Imanol Agirretxe: “Aurrekoan, finala gure zaleen aurrean jokatzeko arantza geratu zitzaigun"
Aurten, berriz, realzaleek bertatik bertara ikusi ahal izango dute Atletico Madrilen aurkako finala, apirilaren 18an, Cartujako zelaian. Garaipena lortuz gero ere, ospakizunek bestelako zapore bat izango dute, bai Sevillan, bai Donostian.
Kopako finalerako sarrerak erosterakoan izan daitezkeen zalantzak eta erantzunak
Realak sarreren erosketari buruzko informazio guztia argitaratu du, sarrerak esleitzeko eta erosteko prozesuaren deskribapen osoa eginez.
Realak 250 sarrera gehiago iragarri ditu bere bazkideentzat, Errege Kopako finalean
Talde txuri-urdinak jakinarazi duen bezala, “sarrera gehigarri hauek zozketan zorterik izan ez zutenei esleituko zaizkie, ezarritako ordena jarraituz, 3.768 zenbakitik 3.872raino”.
Sergio Gómez, finalari buruz: “Hasiera ona egin behar dugu; zale guztiekin ospatu ahal izatea espero dut"
Sergio Gomez Realeko jokalaria elkarrizketatu dute Radio Euskadin. Taldearen inguruan hitz egin du berta, baita Europa eta Kopako finalaren inguruan ere. (Bideoa Gazteleraz)
Take Kubo Realarekin dabil entrenatzen ostera ere
Kubo talde txuri-urdinarekin entrenatu da astelehen honetan, eta prest egongo da Levanteren aurkako partidarako.
Bi gol goiztiarrek aukerarik gabe utzi dute Sanse Granadaren aurka (0-2)
Andaluziarrek lehen bost minutuetan egindako bi gol goiztiarrak baliatu dituzte aurretik jartzeko, eta txuri-urdinek, erreakzionatu arren, ez dituzte izandako abaguneak aprobetxatu.
Zubeldia zalantza da Kopako finalerako, ezkerreko bizeps femoraleko lesioa dela eta
Erdiko atzelariak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean Vila-realen aurka jokatutako partidan, eta larunbat honetan erresonantzia egin diote lesioaren nondik norakoak zehaztu ahal izateko.
Reala garaipenaren bidera itzuli da, Ligako azkenari irabazita (0-1)
Realak 0-1 irabazi dio Levanteri etxetik kanpo, Cahynovak sartutako golari esker, eta Ligako sailkapenean hirugarren tokian sendo jarraitzen du.