Bost denboraldirako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Januzajen fitxaketa iragarri du

Talde txuri-urdinak Adnan Januzaj belgikarra fitxatu du. Manchester United taldetik dator, eta bost urterako kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin.
Jokin Aperribay eta Adnan Januzaj. Argazkia: @RealSociedad
Jokin Aperribay eta Adnan Januzaj. Argazkia: @RealSociedad

Realak akordioa adostu du Manchester United taldearekin Adnan Januzaj jokalari belgikarra fitxatzeko. Adnan Januzajek gaur arratsaldean sinatu du bost denboraldirako kontratua Realarekin, azterketa medikoa gainditu ondoren.

Jokalariaren aurkezpen ofiziala ostegunean egingo dute, 18:30ean, Anoetan. Goizean, Zubietan hasiko da lanean, taldekideekin batera. Januzajek 8 zenbakia eramango du elastikoan.

ng> elastikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X