Realak jipoia jaso du Riazorren
Realak jipoi handia jaso du Deportivoren aurka (5-1) Riazorren eta jardunaldia Txapeldunen Ligako postuetan bukatzearen ametsa bertan behera geratu da. Donostiarrak LaLigako sailkapeneko seigarren postuan daude Vila-realekin (bosgarren) eta Athleticekin (zazpigarren) 23na puntura berdinduta.
Talde txuri-urdinak ez dio gaizki ekin partidari eta lehen abagunea izan du; Yurik barnekaldi ona egin du, baina bere jaurtiketa Tyton atezainak desbideratu du. Ordutik aurrera Deportivo izan da nagusi berdegunean eta etxeko taldeak izan ditu abagune onenak. Rullik talde galiziarraren gola eragotzi du 6. minutuan Andoneren jaurtiketari erantzun bikaina emanda. Bost minutu beranduago Florin Andone bakarrik geratu da Rulliren aurrean, baina Carlos Martinez atzetik etorri da, eta baloia desbideratzea lortu du Deporreko aurrelariak errematea egin aurretik. Erasokor ibili da Deportivo eta ekinak saria jaso du 13. minutuan Sidneik satu duen golarekin (1-0). Baloia solte geratu da area barruan eta Deporreko erdiko defentsak sare barrura bidali du jaurtiketa.
Gola hartu ostean, Realaren erantzuna 23. minutuan iritsi da Velak gaizki bukatu duen jokaldi on baten bitartez. Mexikarrak dena ondo egin du azken jaurtiketa izan ezik. Ordutik aurrera jaun eta jabe izan da Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea eta 29. minutuan bigarren gola sartu du. Andonek jokaldi ona egin du hegaletik, erdiraketa arean jarri eta Iñigo Martinezek bere atean sartu du gola (2-0). Bi goleko abantaila izan arren, etxeko taldeak ez dio erasora jotzeari utzi eta atsedenaldira iritsi orduko, 42. minutuan, hirugarren gola sartu du. 3-0ekoa Florin Andonek sartu du area barruan Juanfranen pasea jaso ostean.
Bigarren zatiari bikain ekin dio Realak. Eusebiok zuzentzen duen taldea aldeak murrizteko helburuarekin zelairatu da atsedenaldiaren ondoren, baina Deportivok izan du bigarren zatiko lehen abagunea. Galiziako taldeak laugarren gola gertu izan du 55. minutuan, baina Rulli atezainak gola eragotzi du Andoneren erremateari erantzun bikaina emanda. Bi minutu beranduago, Yurik esperantza eman dio Realari, 3-1ekoa sartuta. Jaurtiketa indartsu baten bitartez gainditu du Tyton atezaina.
Aldeak murriztu ondoren, txuri-urdinek erasora jo dute bigarren golaren bila, baina 62. minutuan itxaropen guztiak bertan behera geratu dira epaileak penaltia adierazi baitu Deportivoren alde, bere utez, Iñigo Martinezek Albentosari heldu diolako area barruan. Rullik Babelen jaurtiketa desbideratu du, baina aldaratzea Babel berak jaso eta 4-1ekoa sartu du. Laugarren golak erabakita utzi du norgehiagoka, baina amaierara iritsi aurretik Garitanok zuzentzen duen taldeak garaipena biribildu du bosgarren gola sartuta. Florin Andonek sartu du 5-1ekoa 78. minutuan eta partida erabakita utzi du.
Fitxa teknikoa:
5 Deportivo: Tyton; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Navarro; Guilherme (Mosquera, min.82), Borges; Carles Gil, Çolak (Fayçal Fajr, min.87), Babel; y Florin Andone (Joselu, min.80).
1 Reala: Rulli; Carlos Martinez, Raul Navas, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Xabi Prieto (Granero, min.64), Illarramendi, Canales (David Concha, min.77); Carlos Vela (Juanmi, min.64), Willian Jose eta Oyarzabal.
Goles: 1-0, min.13: Sidnei. 2-0, min.29: Iñigo Martinez (b.a.). 3-0, min.42: Florin Andone. 3-1, min.56: Yuri. 4-1, min.64: Babel. 5-1, min.77: Andone.
Epailea: Munuera Montero.
unuera Montero. unuera Montero. unuera Montero.Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.