Castillejoren ordez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Oyarzabal, Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren deialdian

Albert Celades hautatzaileak Realeko jokalaria sartu du deialdian Samu Castillejoren baja betetzeko. Espainiako selekzioak Austriaren aurka jokatuko du Eurokopara sailkatzeko kanporaketa.
Mikel Oyarzabal. Argazkia: EFE
Mikel Oyarzabal, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren deialdian sartu du Albert Celades hautatzaileak Samu Castillejo Vila-realeko futbolariaren baja betetzeko.

Espainiako selekzioak Austriaren aurka jokatuko du 21 urtez azpiko Eurokopara sailkatzeko kanporaketa. Azaroaren 11n jokatuko dute joaneko partida Austrian eta azaroaren 15ean itzulerakoa Albaceteko Carlos Belmonte zelaian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X