Udalak eta Realak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anoeta handitzeko hitzarmena aurkeztu dute

Donostiako Udalak eta Realak asteazken honetan aurkeztu dute Anoeta handitzeko hitzarmena. Proiektuak 50.745.132 euroko aurrekontua izango du.
Aperribay eta Goia. Argazkia: Reala
Jokin Aperribay (Realeko presidentea) eta Eneko Goia (Donostiako alkatea). Argazkia: Reala

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jokin Aperribay Realeko presidenteak asteazken honetan aurkeztu dute Anoeta handitzeko proiektu finantzarioaren hitzarmena. Jakitera eman dutenez, proiektuaren aurrekontua 50.745.132 eurokoa izango da. Anoeta Kiroldegiako Administrazio Kontseiluak baiezkoa eman dio Anoeta handitzeko akordioari, baina akordioa ez da sinatu Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organuak ez baitu oraindik baiezkoa eman.

Realak 36.745.132 euro ordainduko ditu, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4 milioi euro. Estadioaren erreformak 44 milioi euroko kostua izango du, atletismoko miniestadioa berritzeak 2,8 milioi eurokoa, Kirol Etxearen birmoldatzeak 88.000 eurokoa, Kultur Etxearenak 515.000 eurokoa eta Gipuzkoako Futbol Federazioarena 60.000 euro kostako da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X