Baieztatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diego Reyesek, Brumak eta Olazabalek, agur Realari

Talde txuri-urdinak denboraldi honetan erakutsitako profesionaltasun, konpromiso eta dedikazioa eskertu die.
Diego Reyes. EFE

Diego Reyes, Oier Olazabal eta Bruma jokalariak, Realean utzita egon direnak denboraldi honetan, bere harremana amaitzen dute talde txuri-urdinarekin datorren ekainaren 30ean.

Horregatik Realak eskertu egin nahi die hiru jokalariei  klubean egondako denboraldi honetan erakutsitako profesionaltasun, konpromiso eta dedikazioa eta, era berean, onena opa die bere etorkizun pertsonal eta profesionalerako.

Bestalde, Gero Rulliren etorkizuna argitzeke dago. Klubak ez du oraindik berririk.

indik berririk.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X