Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Granerok Twiterren esandakoei erantzun die Gerard Piquék

Realeko jokalariak "konplexuak" alde batera uzteko eta bera baino "gehiago direnei errespetua izateko" eskatu zion.
Gerard Piqué. Argazkia: Efe.

Gerard Piqué Bartzelonako jokalariak zortzi egun geroago erantzun die Esteba Granero txuri-urdinak Twitterren esandakoei.

Realeko jokalariak "konplexuak" alde batera uzteko eta bera baino "gehiago direnei errespetua izateko" eskatu zion Bartzelonakoari, eta mezu horri laguntzeko Arbeloa Real Madrileko jokalariaren argazki bat jarri zuen, 2014an madrildarrek irabazitako Txapeldunen Ligako koparekin.

Gaur, Bartzelonak River Plate taldeari 'Mundialito'ko finala irabazi ostean, Piquék mezu bat bota du Twitterren, Graneroren hitzei erreferentzia zuzena eginda.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X