Realak porrot mingarria jaso du Celtaren aurka
Realak 2-3 galdu du Celtaren aurka Anoetan. Porrota mingarria izan da txuri-urdinentzat, izan ere, galiziarren hirugarren gola 88. minutuan etorri baita. David Moyesek zuzentzen duen taldeak norgehiagoka ona jokatu du, baita Celtak ere, eta azkenean, Galiziako taldea atera da garaile.
Lehen zatiak erritmo bizia izan du. Lehen hamar minutuetan talde bakoitzak gola sartzeko abagune bana izan du, baina Velaren burukada gutxigatik kanpora joan da, eta Nolitoren jaurtiketari erantzun ona eman dio Rulli atezainak. Ondoren, Celta baloiaren jabe egiten hasi da, baina hamaikagarren minutuan, Zurutuzak erdiraketa bikaina egin eta Agirretxek sare barrura bidali du errematea (1-0).
Gola sartu ostean, Velak Realaren bigarrena egiteko aukera izan du, baina bere jaurtiketa zutoina urratuz kanpora joan da. Talde txuri-urdina nagusi izan da lehen gola sartu ostean eta Celta unerik txarrenak pasatzen ibili denean, Galiziako taldeak banakoa (1-1) egitea lortu du, 17. minutuan. Radojak area kanpotik indarge jaurti, Iago Aspasek baloia ukitu eta Rulli gainditu du.
Celtaren golaren ondoren, norgehiagoka asko parekatu da. Bi taldeetako bat ere ez da abagune argiak sortzeko gai izan 37. minutura arte. Orduan, Yurik hegaletik jokaldi bikaina egin, pase dotorea sartu du areara eta Agirretxek baloia sare barrura bultzatu du 2-1ekoa eginez. Gainera, azken minutuan, Iñigo Martinezek baloia area barruan jaso, errematea egin eta Sergio Celtako atezainak txuri-urdinen gola eragotzi du. Horrenbestez, etxeko taldearen aldeko 2-1eko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran Celta berdinketaren bila atera da, eta Berizzok zuzentzen duen taldeak 55. minutuan saria jaso du. Wassek erdiraketa bikaina atera eta Iago Aspasek binakoa (2-2) egin du. Celtaren golaren ostean, Realaren erantzuna etorri da, baina Sergio atezainak txuri-urdinen gola eragotzi du Yuriren jaurtiketa indartsua desbideratuta. Hortik minutu gutxira, Celtak abagune ezin hobea izan du, baina Nolito Rulli atezainaren aurrean bakarrik geratzeko zorian egon denean, Iñigo Martinez lurrera bota da, eta Celtaren gola eragotzi du.
Azken minutuetan bi taldeek garaipenaren bila jo dute, eta abagune argiak izan dituzte, batik bat Celtak. 78. minutuan Iago Aspasen errematea kanpora joan da, jarraian Realak izan du aukera Brumaren bitartez, baina jokaldi ona egin ostean, bere errematea oso desbideratuta kanpora joan da. Abagune argiena Celtak izan du 85. minutuan, baina Giudettik ate aurrean huts egitea ezinezkoa zirudien errematea langa gainetik kanpora bidali du.
Bi taldeetako batek ere ez duela gola sartuko ematen izan duenean, Pablo Hernandezek area kanpotik jaurtiketa bikaina atera eta gol ikusgarria sartu du Celtarentzat (2-3). Galiziarren hirugarren gola 89. minutuan etorri da, eta Realari ez dio berdinketa lortzen saiatzeko denborarik eman. Azkenean, hiru puntuak Celtak eraman ditu Anoetatik eta Realak porrota jaso du.
Fitxa teknikoa:
2 - Reala: Rulli; Zaldua, Mikel González, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Bergara (Chory Castro, 89. min), Zurutuza (Bruma, 56. min); Xabi Prieto, Agirretxe (Jonathas, 84. min) eta Vela.
3 - Celta: Sergio; Hugo Mallo, Sergi Gomez, Fontas, Jonny; Radoja, Wass, Pablo Hernandez; Nolito (Planas, 90. min), Orellana (Madina, 89. min) eta Aspas (Guidetti, m.82).
Golak: 1-0, 11. min: Agirretxe. 1-1, 17. in: Aspas. 2-1, 37. min: Agirretxe. 2-2, 55. min: Aspas. 2-3, 89. min: Pablo Hernández.
Epailea: Fernandez Borbalan.
n.Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.