Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Adierazpenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Martinezek ez du konfiantzarik nahi, Europa Ligan

"Ez dira izen handiko aurkariak egongo, baina guztiei errespetua izan behar diegu", esan du jokalari txuri-urdinak.
18:00 - 20:00
Iñigo Martinez lasai zurrumurruen aurrean

Realak ostiral honetan egingo den zozketan ezagutuko ditu Europa Ligako aurreneko fasean izango dituen aurkarien izenak. Iñigo Martinez horri buruz mintzatu da, Zubietako hedabideen aurrean.

"Ez dira izen handiko aurkariak egongo, baina guztiei errespetua izan behar diegu. Ez da erraza izango, ziur guztiek dena emango dutela. Mota honetako erronkak gainditu beharra dago", adierazi du.

Txapeldunen Ligarako sailkatu ez diren arren, taldea "motibatuta" dagoela gaineratu du txuri-urdinak. Pozik egon behar dugu, ahal izan duguna egin dugu. Azken unera arte saiatu ginen, baina azkenean ez genuen Championserako txartela eskuratu eta orain Europa Ligan jarri behar dugu arreta guztia”, azpimarratu du Realeko jokalariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X