Epailea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrasatek epailearen kontra jo du: 'Ez da ausarta izan'

Realeko entrenatzailea ez dago konforme Bartzelonaren aurkako partida arbitratu zuen epailearekin: 'Penalti eta txartel gorria argia zen. Ez da ausarta izan'.
18:00 - 20:00
Epailea eta zortea, Realaren kontra

Jagoba Arrasate, Realeko entrenatzailea, oso kritiko azaldu da Bartzelonaren kontrako partida (2-0) arbitratu zuen epailearekin. Epaileak ez zuen Bartzelonaren "oso penalti argi bat" ikusi, eta Iñigo Martinez kanporatu zuen hurrengo jokaldian.

Mascheranok Carlos Velari egindako penaltian etorri zen polemika: "Penaltia denok bezala ikusi dut. Oso penalti argia eta txartel gorria izan da. Ez da ausarta izan, eta gero Iñigo Martinez kanporatu zuen".

Arrasateren arabera, epaileak ez zuen "neurri bera" erabili, eta gauzak askoz zailago jarri zizkion Realari Nou Campen: "Jendeak finalerdietako gonbidatuak garela uste du. Asko amorratu nau epailearen jokabideak. Berez zaila bada Nou Campen jokatzea, horrela askoz zailagoa da".

50 minutu jokalari bat gutxiagorekin aritu ostean, entrenatzaileak oraindik Anoetan lehenengo minutuetan gola sartu eta sailkatzeko aukera izateko itxaropena ez du galdu.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X