Porrota Manchesterren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala, 'nahi eta ezin'

Jagoba Arrasatek Manchester United hobeto jokatu zuela aitortu zuen.
Jagoba Arrasate, Old Trafforden. Foto: EFE

Realak porrot mingarria jaso zuen Old Trafford estadio mitikoan (1-0). Iñigo Martinezek bere atean egin zuen norgehiagokako gol bakarra partidako lehen minutuan, eta txuri-urdinek ezin izan zuten emaitza irauli.

Gainera, Txapeldunen Liga oso aldapa gora jarri zaio Realari, hirugarren sailkatua, Shakthar Donetsk, 4 puntura baitu multzoetako fasean.

Jagoba Arrasatek Manchester United hobeto jokatu zuela aitortu zuen prentsa aretoan partida amaitu eta gero. Bere taldea 'nahi eta ezin' ibili zela adierazi zuen ere, etxeko taldearen joko fisikoaren kontra ezin izan zutela ezer egin gehitu zuen.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X