Realeko zaleak urduri, baina ilusioarekin
Eskura du Realak Txapeldunen Ligako multzoen faserako txartela. Asteazkenean Lyon hartuko dute donostiarrek kanporaketako itzuliko neurketan, eta ez dute ezustekorik nahi.
Dena alde dauka Realak (joanekoan 0-2eko emaitzarekin nagusitu zen), eta Anoetako hitzordurako presioa eta urduritasuna uxatu nahi ditu. Lyongo Olinpique arriskatzera behartuta dago, eta gipuzkoarrek frantziarren gola saihestu nahi dute.
Diego Ifran, Jose Angel, Imanol Agirretxe, Mikel Gonzalez eta Carlos Martinez lesionatuta daude eta ezin izango dute partidan parte hartu, baina ohiko ordezkoek maila eman ahal dutela argi eta garbi utzi dute orain arte.
Entrenamenduetan ikusitakoaren arabera, Jagoba Arrasate entrenatzaileak Gerland futbol-zelaian erabilitako hamaikako bera zelairatuko du.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez, Cadamuro, De la Bella; Zurutuza, Bergara, Xabi Prieto; Vela, Griezmann eta Seferovic.
Olinpique Lyon: A. Lopes; M. Lopes edo Fofana, Kone, Umtiti, Bedimo; Malbranque, Gonalons, Benzia, Grenier, Gourcuff; eta Lacazette.
Epailea: Damir Skomina (Eslovenia)
Futbol-zelaia: Anoeta.
Eguna eta ordua: Asteazkenean, 20:45ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.
Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"
Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.