Realak erraz menderatu du Getafe, ligako estreinako partidan
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Getaferen aurka jokatutako ligako estreinako partidan. Donostiarrak 2 eta 0 nagusitu dira, ahalegin handirik egin gabe.
Partida kaskarra egin dute bi taldeek, hasiera-hasieratik. Lehen minutuetan ez du inork jokoaren kontrola izan eta gol aukera oso gutxi sortu dituzte. Chory Castrok izan du argiena, baina bere burukada langara joan da lehen zatiko 15. minutuan.
Gauzak horrela, bazirudien markagailuan ez zela aldaketarik izango atsedenaldiaren aurretik, baina orduan Carlos Vela agertu da. Mexikarrak kalitate handia duela erakutsi du eta erremate polita eginda gainditu du Moya atezaina 42. minutuan.
Seferovicentzako saria
Bigarren zatian Getafe gogotsu atera da, baina madrildarrek ez dute jakin Anoetan lekua hartzen. Bigarren zatian hiru aldaketak egin dituzte bi entrenatzaileek. Realean Xabi Prieto, Javi Ros eta Gaztañaga zelairatu dira, Zurutuza, Pardo eta Elustondo jokalarien ordez.
Bi taldeen jokoak ez du hobera egin, baina gipuzkoarrek gogo gehiago agertu dute beste gol bat sartu eta partida erabakita uzteko. 70. minutura arte itxaron behar izan dute. Momentu horretan Seferovicek gola egin du, partida osoan jo eta ke horren bila aritu ostean. Suitzarrak irudi ona eman du eta buruko min ugari sortu dizkie Getafeko atzelariei.
Partidak ezer gutxi gehiago eman du. Hiru puntuak Donostian geratu dira eta Jagoba Arrasateren mutilek asteartean Olympiquen aurka jokatuko duten Txapeldunen Ligako atar6ikoan dute burua jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Ansotegi: "Kosta egin zaigu baina pozik nago, garaipena heldu egin delako"
Eldense mendean hartuta, Errege Kopan aurrera egitea lortu du Realak. Jon Ansotegik partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Realak sufritu egin du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu egin da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu du Eldensek. Partida luzapenera bidera zihoala zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.
Sergio Franciscok agur esan dio Realari, gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere babes leiala" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Jon Ansotegi: "Lehen helburua biharko partida irabaztea da"
Jon Ansotegi gogotsu agertu da Realeko lehen taldearen entrenatzaile gisa duen erronkarekin. Esan du lehen erronka bihar, asteartez, Eldenseren kontrako Errege Kopako partida irabaztea dela.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Realak Sergio Francisco kargutik kendu du, eta, behin-behinean, Ansotegik ordezkatuko du
Irungo entrenatzailearen agindupean, Realak 4 garaipen, 4 berdinketa eta 8 porrot izan ditu, eta sailkapeneko 15. postuan dago, 16 punturekin, jaitsieratik puntu batera.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.
Igor Zubeldia: "Taldea lotsagarri egon da"
Realak 1-2 galdu du Gironaren aurka ostiral honetan Anoetan jokatu den EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan. Partidaren amaieran, Igor Zubeldia kritiko azaldu da, gogoeta egitea, erantzukizuna hartzea eta aurrera egitea tokatzen dela esan du.
Tsygankovek Realaren lehen zati ona baliogabetu du (1-2)
Ukrainako futbolariaren bi golek Guedesen gola eta txuri-urdinen lehen zati ona zapuztu dituzte.
Sergio Francisco: "Beharra sentitzen dut taldea lehen minututik joateko partidaren bila"
Realak Girona hartuko du, Anoetan, ostiralean, 21:00etan, EA Sports Ligako hamaseigarren jardunaldian. Aurreko egunean, Sergio Francisco talde txuri-urdineko entrenatzaileak neurketaren gainean zer espero duen izan du hizpide.