Osasuna
2025/08/31 - 23:32
Osasunak ezin izan dio buelta eman Romeroren golari (1-0)
Partida parekatua izan da, eta Kataluniako taldearen alde egin du, Romeroren golari esker.
2025/08/30 - 16:39
Lisci: ''Kanpoko partidetan hobeto egin behar dugu, eta horretan gabiltza''
Osasunak Espanyoli egingo dio bisita igandean, EA Sports Ligako hirugarren jardunaldiko partidan.
2025/08/29 - 18:17
Luis Sabalza: ''Boyomo gurekin geldituko dela uste dut''
Xabierko gazteluan izan dira Osasuna taldeko kideak eta zuzendaritzakoak. Luis Sabalza presidentea ere izan da bertan, eta aurtengo denboraldiaz eta fitxaketen inguruan hitz egin du.
2025/08/24 - 21:55
Moi Gomez: ''2-3 gol gehiago egiteko aukerak izan ditugu''
Osasunak denboraldiko lehenengo garaipena lortu du Ligan, Sadarren Valentzia 1-0 garaituta.
2025/08/24 - 21:22
Budimirrek denboraldiko lehen garaipena eman dio Osasunari, Sadarren (1-0)
Alessio Lisciren taldea nagusi izan da lehen zatian. Budimirrek gola sartu du partidaren hasieran, eta epaileak Gaya kanporatu du ondoren. Alabaina, bigarrenean ez du partida itxi, eta Valentziak estu hartu du, berdinketa lortu nahian.
2025/08/23 - 16:34
Lisci: ''Taldea ondo dago emozionalki eta fisikoki''
Osasunak Valentziaren aurka jokatuko du igandean, Sadarren. Partidaren atarian, Alessio Lisci entrenatzaileak agerraldia egin du komunikabideen aurrean.
2025/08/21 - 22:45
Luis Sabalzak Osasunako presidentea izaten jarraituko du
Nafarroako klubeko presidentetzarako hauteskundeetan, Sabalza buru zuen hautagaitza besterik ez da aurkeztu; hala, Hauteskunde Batzordeak ofizial egin du presidente jarraituko duela, 2029ko abuztuaren 21era arte.
2025/08/21 - 01:54
Bi partidako zigorra ezarri diote Abel Bretonesi, epaileak Real Madrilen aurkako partidan kanporatu zuen eta
Ligako lehen jardunaldiko neurketako azken minutuetan, Osasunako ezker hegaleko atzelariari zuzeneko txartel gorria atera zioten; izan ere, RFEFen iritziz, Gonzalo jokalariarekin izandako keinua "bortitza izan zen, eta jokoarekin loturarik ez zuen, baloia jokatzeko aukerarik gabe zebilela".
2025/08/20 - 16:49
Osasunak 1-0 galdu du, Bernabeun, penaltiz, 2025-26 denboraldiko Ligako lehen partidan
Kylian Mbappek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, 51. minutuan. Osasuna sendo aritu da, baina, azkenean, ezin izan du punturik batu; Abel Bretonesi txartel gorria atera diote, bigarren zatiko luzapenean.
2025/08/20 - 01:59
Alessio Lisci: ''Taldeak egin behar zuena egin du''
Osasunako entrenatzaileak, Alessio Liscik, Real Madrilen aurka EA Sports Ligako lehen jardunaldian jokatu duen partiduari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/08/18 - 16:34
Alessio Lisci, Ligako lehen partidaren atarian: ''Partida zaila da, baina ilusioz gaude''
Alessio Lisci Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Real Madrilen aurkako partida aurretik. Taldea nola ikusten duen azaldu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/08/13 - 14:35
Aimar Oroz: ''Lisciren estiloa ausarta da, beti amets egin behar dugu, eta uste dut goian egon behar garela''
Osasunak abuztuaren 19an ekingo dio 2025-2026 EA Sports Ligari Real Madrilen aurka Bernabeun jokatuta. Jokalari gorritxoak sasoiari ekiteko gogoz daude. EITB Mediak Aimar Orozekin hitz egin du Lisci entrenatzaileari, denboraldiaurreari eta hastear den denboraldiko helburuei buruz.
2025/08/01 - 00:18
Espainiako Federazioak ukatu egin du Real Madrilek Osasunaren aurkako partida atzeratzeko aurkeztutako eskaera
Talde madrildarrak urriaren 29a proposatu zuen data berri gisa.
2025/07/31 - 16:30
Oier Sanjurjo... Ordutik hona
2023an utzi zuen Oier Sanjurgok futbola. Gaur egun, Osasunaren kapitain ohia arnasketa-instruktore lanetan ari da. Adierazi du ez duela futbolari profesionala izatearen faltarik somatzen, egindako kirol ibilbidearekin konforme eta ase dagoela azpimarratuta.
2025/07/29 - 16:57
Sergio Herrera: ''Benetan nahi nuena hemen egotea zen''
Sergio Herrerak Osasunarekin berritu du, datozen hiru denboraldietarako. Taxoaren agerraldia egin du, hedabideen aurrean hitz egiteko.
2025/07/28 - 20:59
Sergio Herrerak Osasunarekin berritu du, 2028ra arte
Iruñeko taldeko atezainak, hala, bi urtez luzatu du orain arte Nafarroako klubarekin zuen kontratua; azken hori 2026ra artekoa zen. Etete-klausula, halaber, 20 milioikoa izango da aurrerantzean, alegia, sei milioi handiagoa.
2025/07/21 - 19:33
Braulio: ''Asteazkean edo ostegunean ez bada desblokeatzen, Areso taldearekin entrenatzen hasiko da berriro''
Osasunako kirol zuzendariak, Victor Muñozen aurkezpenean, Cascanteko jokalaria izan du hizpide; izan ere, Aresok, azken egunetan, bakarka entrenatu du, ez baitago guztiz argi zein taldetan jokatuko duen hemendik aurrera.
2025/07/21 - 15:09
Victor Muñoz: ''Klub honen grinarekin, oso gauza politak egin ditzakegu''
Victor Muñoz aurkeztu du Osasunak astelehen honetan, Sadarren. Oso eskertuta agertu da klubarekin, eta gogotsu dago taldearekin bat egiteko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/07/18 - 20:16
Aresok Osasunarekin entrenatu gabe jarraitzen du, bere etorkizuna erabaki bitartean
Athleticek denbora darama Osasunako hegaleko defentsa fitxatu nahian, baina azken orduotan Atletico Madrilek aurrea hartu omen dio talde zuri-gorriari. Aresok entrenamendua utzi du gaur goizean, telefono-dei bat erantzuteko, eta zurrumurruak hasi dira.
2025/07/15 - 19:33
Braulio Vazquez, Jesus Aresoren gainean: ''Hiru eskaintza egin dizkiogu, irten nahi du, horretan gaude''
"Azkenaldian, kluben baten kontuaktuak izan dira", adierazi du Osasunako kirol zuzendariak, "baina zain gaude eskaintza formal bat jaso arte, baloratu ahal izateko".