Osasuna
2024/09/24 - 23:11
Osasunak berdindu egin du Mestallan, 0-0, Valentzia aurkari, eta etxetik kanpo lortutako lehen puntua eskuratu
Vicente Morenoren taldea sendo aritu da atzealdean, eta erantzun ona eman dio sailkapenean estu dabilen Valentziari. Horrenbestez, zazpi jardunaldi jokatuta, Osasunak, daogeneko, hamaika puntu ditu.
2024/09/23 - 16:17
Moreno: ''Valentziaren aurka emaitza ona lortu nahi dugu bolada onean jarraitzeko''
Vicente Moreno Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde gorritxoak Valentziaren aurka Mestallan irailaren 24an jokatuko duen EA Sports ligako 7. jardunaldiko partidari buruz.
2024/09/21 - 20:44
Oroz: ''Ez da izan gure partidarik hoberena, baina talde bezala sufritu dugu''
Aimar Oroz Osasunako jokalariak EA Sports Ligako 6. jardunaldian Las Palmasen aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du. Ez dela taldearen partida onena izan onartu du, baina pozik agertu da zaleen aurrean irabazi dutelako.
2024/09/21 - 20:21
Osasunak indartsu jarraitzen du Sadarren, eta 2-1 garaitu du Las Palmas
Ez da gorritxoen partidarik onena izan, baina Budimirrek, penaltiz, eta Aimar Orozek sartutako golek hiru puntuak eskuratzeko balio izan diete.
2024/09/20 - 17:24
Vicente Moreno: ''Ligan etxeko talderik onena izateko aukera dugu''
Gorritxoek Las Palmas jasoko dute Sadarren. Etxean sendo ari dira nafarrak. Hori dela eta, Vicente Morenok zaleek ematen dieten indarra baliatu nahi du 3 puntuak poltsikoratzeko.
2024/09/17 - 02:02
Lucas Torro: ''1-1ekoaren ostean, taldea ia-ia apurtu egin da''
Osasunako erdilariak, Nafarroako taldeak Vallecasen jokatutako partidaren ostean, onartu egin du Iñigo Perezen taldearen berdinketaren golak min handia egin diela gorritxoei; Muminen egin du gol hori, 50. minutuan.
2024/09/17 - 01:03
Osasunak ezin izan du punturik batu Vallecasen, Rayoren aurkako partidan 3-1 galduta
Raul Garciak, lehenengo zatian, gol bikaina sartu du, 0-1ekoan; bigarren zatian, baina, Muminek eta Ratiuk gol bana egin dute Rayo Vallecanorentzat, markagailua iraulita, eta luzapenean Unai Lopezek 3-1ekoa lortu du.
2024/09/16 - 14:23
Rayo Vallecanoren eta Osasunaren arteko EA Sports Ligako partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
ETB1en eta eitb.eus-en izango duzu ikusgai talde gorritxoak Vallecasekoari egingo dion bisita, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Neurketa zuzenean jarrai dezakezu, 20:55ean hasita. Horrez gain, 23:00etan, Sopela Pala Pro'24 txapelketako liga faseko 2. jardunaldia ere emango dugu.
2024/09/11 - 17:21
Aitor Fernandezen eta Unai Garciaren gonbita, irailaren 16ko Rayo-Osasuna partida EITB Median jarraitzeko
Aitor Fernandez Osasunako atezainak eta Unai Garcia talde gorritxoko jokalariak dei egin dizute, irailaren 16an, astelehenean, Rayo Vallecanoren eta Osasunaren arteko neurketa ETB1en eta eitb.eus-en jarraitzeko. Partida zuzenean ikusi ahalko duzu, 21:00etan hasita.
2024/09/11 - 00:04
Osasunak Taxoaren egingo dituen lanen inguruko xehetasunak aurkeztu ditu
Nafarroako klubak, bere kirol hirian, 2.800 zaleentzako estadioa eraikiko du, bai eta lau futbol zelai berri eta lehen taldearentzako eraikin bat ere; jakingarriak astearte honetan zehaztu ditu Osasunak, Sadarren.
2024/09/10 - 23:51
Taxoarek 2.800 zaleentzako estadio bat izango du, eta lau futbol zelai berri egingo dituzte bertan
Osasunak, asteartean, Sadarren, Etorkizuneko Taxoare proiektua aurkeztu du; horretan, zehaztuta dago nola handituko duen Nafarroako klubak bere kirol hiria. 18 milioi euroko inbertsioa izango du, eta aurreikuspena da lanak 2025eko irailean hastea.
2024/09/02 - 15:30
Aimar Oroz: ''Osasunan daramatzadan urteek pisua izan dute erabakian''
2029ra arte kontratua berritu duela iragarri ostean, hedabideen aurrean hitz egin du erabakiaz Aimar Oroz Osasunako jokalariak.
2024/09/01 - 21:33
Aimar Oroz: ''Oso partida serioa egin dugu eta pozik goaz''
Osasunak 3 eta 2 irabazi dio Vigoko Celta taldeari, EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Nafarren golak Boyomo debutariak, Carlos Dominguezek (bere atean) eta Abel Bretonesek egin dituzte.
2024/09/01 - 21:19
Osasuna Celtari gailendu zaio, sufrituta, eta izandako aukera apurrak aprobetxatuta (3-2)
Gorritxoek aurreko jardunaldian Gironan jasotako porrota atzean utzi dute, etxean garaipena lortuta. Boyomo kamerundarrak gola egin du bere debutean.
2024/09/01 - 19:22
Aimar Orozek 2029ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Arazuriko erdilariak hiru urtez luzatu du talde nafarrarekin duen lotura. Hala, Orozen etete-klausula berria 30 milioi eurokoa da orain.
2024/08/30 - 17:14
Boyomo, igandean jokatzeko prest
Kamerungo jokalaria gorritxoa izango da hurrengo bost denboraldietan.
2024/08/30 - 00:10
Vicente Moreno: ''Esango nuke ez garela egon, eta, ez zaudenean, denetarik falta zaizu, nolabait''
Osasunako entrenatzaileak, bere taldeak Montilivin, Gironaren aurka, izandako emaitzaren ostean (4-0), ez du aitzakiarik jarri: "Gaur egin dugunari erreparatuta, gaitasun handiagoa dugu".
2024/08/29 - 23:08
Osasunak gol zaparrada jaso du Gironaren aurka (4-0)
Gorritxoek ondo jokatu dute lehen zatian, nahiz eta gol bat jaso, baina bigarrenean Girona jaun eta jabe izan da eta Osasunak lehen porrota jaso du.
2024/08/29 - 19:25
Osasunak ofizial egin du Boyomoren fitxaketa
Kamerungo jokalaria gorritxoa izango da hurrengo bost denboraldietan.
2024/08/27 - 23:00
David Garcia: ''Eskerrik asko; hemen beti izango duzue beste gorritxo bat''
Osasunako jokalari eta kapitain ohiak, Al-Rayyan taldeko futbolari berria bera, agur esan dio Nafarroako klubari, asteartean, prentsaurreko hunkigarri baten bidez. Erdiko atzelaria oso eskertuta azaldu da agerraldian.