EA SPORTS LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puntu gazi-gozoa lortu du Osasunak Betisen aurkako partida bizian (1-1)

Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker, baina gorritxoek atsedanaldia baino lehen lortu dute norgehiagoka berdintzea. Budimirrek egin du gola, penaltiz.

PAMPLONA, 12/04/2026.- El delantero croata de Osasuna Ante Budimir (i) marca de penalti gol ante el Real Betis (1-1) durante el partido de Liga que Real Betis y Osasuna disputan este domingo en el estadio de El Sadar. EFE/Jesús Diges
Ante Budimirrek penaltiz sartu du banakoa. Argazkia: EFE

Osasunak bana egin du Betisen kontra Sadarren jokatu duen EA Sports Ligako partida bizia. Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker. Gorritxoek atsedanaldia baino lehen lortu dute norgehiagoka berdintzea. Budimirrek egin du gola, penaltiz.

Oro har, Alessio Lisciren taldea hobea izan da, eta Victor Muñozek sekulako partida egin du. Alabaina, Valles atezaina erabakigarria izan da, eta, azkenean, berdinketarekin bukatu da norgehiagoka. Puntu gazi-gozoa Osasunarentzat, garaipena behar zuelako datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela ziurtatu eta Europako postuak eskuratzeko borrokan sartzeko. 

Osasunari hasieratik jarri zaio neurketa aldapa gora; izan ere, Abdek zazpigarren minutua bete orduko egin du 0 eta 1ekoa. Jokalari gorritxo ohiak ez du gola ospatu.

Fornalsek zuzenduta, Sevillako taldea ondo aritu da, eta arriskua sortu du. Alabaina, pixkanaka, atzera egin du, eta Alessio Lisciren mutilek, berriz, aurrera jo dute.

Betisen jokalari arriskutsuena Abde izan bada, etxeko taldean Victor Muñozek hartu du aurkaria zirikatzeko akuilua.

Berdinketa penaltiz lortu du Osasunak. Ruben Garciak atera du kornerra, eta Budimirren burukada Vallesek alboratu du, modu ikusgarrian. Alabaina, baloia bigarren zutoinaren inguruan gelditu da, eta Valentin Gomezek Herrandoren hanka jo du, baloia urruntzen saiatu denean. Sesma Espinosa epaileak penaltia adierazi du, eta Budimirrek ez du hutsik egin: 1-1.  

Bigarren zatian, Osasunak Sadarren ohiko duen ausardiarekin jokatu du, eta garaipenaren bila joan da. Victor Muñozek partida bikaina egin du, eta arrisku handia sortu du. 

Tamalez, neurketako beste protagonista nagusia Valles atezaina izan da. Geldiketa erabakigarriak egin ditu, eta, azkenean, ez da golik izan. Horrenbestez, puntu banaketarekin bukatu da Osasunaren eta Betisen arteko norgehiagoka.

0-1: Abderen gola

Valentin Gomezen penaltia

1-1: Budimirren gola

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X