Osasunak Ebro menderatu du (3-5), kanporaketa bizi-bizian, eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Aragoiko taldeak hartu du aurrea, lehen zatiko azken jokaldian, baina, bigarren zatian, Osasunak, Raul Garciak sartutako bi golen eta Moi Gomezek, Beckerrek eta Victor Muñozek ere sartutako hiruren bidez, garaipena eskuratu du.
Kike Barja hasierako hamaikakoan izan da, Zaragozan. Argazkia: EFE.
Osasuna 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, astearte gauean. Nafarroako taldeak Ebro taldea kanporatu du, txapelketako bigarren kanporaketan, 3-5 irabazita, Zaragozan, Modular futbol zelaian. Raul Garcia de Harok sartu ditu Osasunaren lehenengo bi golak, 49. eta 78. minutuetan, Moi Gomezek egin du hirugarrena, 84.ean, Sheraldo Beckerrek lortu du laugarrena, 88.ean, eta Victor Muñozek, luzapenean, bosgarrena egin du, partidako azken jokaldian.
Kanporaketa bizi-bizia izan da, Kopako benetako partida bat; Ebro, Ligan, Bigarren RFEF mailan dabil baina estutu egin du talde gorritxoa, eta Alessio Lisciren gizonek ahalegin handia egin behar izan dute garaile ateratzeko. Aragoiko taldeak Osasunak azken gola sartu arte izan du aukera aurrera egiteko, alegia, 97. minutura arte.
Lehen zatiko azken jokaldian, Ebrok kontraeraso bat baliatu du, 1-0ekoa sartzeko; Kevin Soeirok egin du hori, eta etxeko taldeak, aurretik, arriskua sortua zuen horrelako jokaldietan, azkar aterata. Bigarren zatian, hasi bezain laster, Raul Garciak, penaltiz, banakoa egin du, eta gorritxoek presio handiagoa egin dute, bigarren golaren bila. Hori 78. minutuan izan da, Raul Garciak Beckerren erdiraketa on bat sareetera bidali duenean.
Ematen zuen Osasunak kontrolpean zuela kanporaketa, baina, jarraian, 80. minutuan, Marc Pratek berdindu egin du. Hamar minutu besterik ez ziren gelditzen amaierarako, baina tarte horretan hainbat gauza jazo dira. Aurrena, 84. minutuan, Moi Gomezek areaz kanpotik sartutako gol bikaina izan da; berehala, Beckerrek 2-4koa sartu du, Victor Muñozek ezin hobeto egindako jokaldi bat burututa.
Luzapenean, Victor Charlezek, penaltiz, 3-4koa egin du, baina Osasunak, beste gol bat sartuta, Victor Muñozen bidez, sailkatzea bermatzea erdietsi du. Nafarroako taldea, hala, final zortzirenetako zozketan izango da, datorren asteartean, hilaren 9an.
Fitxa teknikoa
3 – Ebro: Lite; Angel Rueda (Usher, 74. min), Ivan Perez, Espi, Javi Hernandez; Prat (Vadilllo, 91. min), Muñoz, Reques (Borja Romero, 91. min); Charlez, Soeiro (Sergio Escolar, 74. min), Daniel Martinez (Kevin Sanchez, 57. min).
5 – Osasuna: Aitor; Iñigo Argibide (Mikel, 85. min), Catena, Osambela (Herrando, 45. min), Juan Cruz (Abel Bretones, 82. min); Pedroarena (Ruben Garcia, 67. min), Iker Muñoz, Moi Gomez; Becker, Raul Garcia, Kike Barja (Victor Muñoz, 45. min).
Golak: 1-0, 45. min: Soeiro; 1-1, 49. min: Raul Garcia; 1-2, 78. min: Raul Garcia; 2-2, 80. min: Marc Prat; 2-3, 84. min: Moi Gomez; 2-4, 88. min: Becker; 3-4, 92. min: Charlez; 3-5, 97. min, Victor Muñoz.
Epailea: Miguel Sesma (Errioxa). Ebroko Ivan Perez eta Espi eta Osasunako Moi Gomez zigortu ditu txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 3.488 zale izan dira Modular futbol zelaian; 500ek Osasuna bultzatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.