Osasunak galdu egin du Gironaren etxean (2-0)
Osasunak 2-0 galdu du Gironaren aurka gaur gauean Motilivin jokatu duen partidan, eta, ondorioz, Ligan porrotik jaso gabe zeraman lau jardunaldiko bolada ona amaitu zaio. Emaitza horrekin, gorritxoek zazpi puntura daukate Konferentzia Liga, eta katalanek bigarren tokian jarraituko dute sailkapenean. Â
Partida hasieratik jarri da maldan gora Osasunarentzat; izan ere, Michelen taldea oso bizi atera da, eta oso azkar jarri da aurretik markagailuan. Tsygankovek egindako pasea baliatuta, Portuk area barrutik jaurtiz sartu du gola, 12. minutuan.
Gironak Sergio Herreraren ate aurrean egindako bigarren jaurtiketa izan da. Lehendabizikoan, baloia sarera bidali du Dovbykek, baina epaileak baliorik gabe utzi du gola, jokoz kanpo zegoelako.
Minutuek aurrera egin ahala, Osasunak Gironaren presioa gainditzea eta baloiari eustea lortu du, eta Gazzaingaren ate ingurura iritsi da. Mojicak eta Moncayolak area ertzetik egindako jaurtiketak izan dira gorritxoen aukerarik onenak.
Atsedenaldiaren ostean, Osasunak gorago egin du presioa, Gironaren baloi jabetza hausteko asmoz, baina ez du arrisku nahikorik sortu. Areago, 70. minututik aurrera, taldeak ordena galdu du, eta etxekoek lasaitasunaren golaren bila joateko baliatu dute. Â
Gol hori partidaren azken minutuetan heldu da, eta Saviok egin du, Aleix Garciak orpoz pasea eman ondoren. Luzapenean, aldea gehiago handitzea saihestu du Sergio Herrerak. Horrela, punturik eskuratu gabe bueltatuko da Osasuna Iruñera.
Fitxa teknikoa:
2 - Girona: Gazzaniga; Eric, David Lopez, Blind, Miguel; Aleix Garcia, Ivan Martin (Jastin, 90+2 min.); Tsygankov (Yan Couto, 64. min), Portu (Jhon Solis, 80 min.), Savio (Pablo Torre, 90+2 min); eta Dovbyk (Stuani, 80 min.).
0 - Osasuna: Herrera; Areso (Ibañez, 88 min.), Unai Garcia, Catena, Herrando, Johan Mojica; Moncayola, Torro (Moi Gomez, 70 min.); Aimar, Ruben Garcia (Raul, 70 min.); eta Budimir (Jose Arnaiz, 88 min.).
Golak: 1-0, 13. min: Portu. 2-0, 86. min: Savio.
Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia atera die Ivan Martini (35. min), Eric Garciari (58. min), Yan Coutori (68. min), Herrandori (45. min), Aresori (72. min) eta Moi Gomezi (90+4. min).
Gertakariak: EA Sports Ligako 28. jardunaldia, Montilivi estadioan, 11.598 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.