Fitxaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rober Ibañez, Osasunaren azken fitxaketa

2023ra arte sinatu du talde gorritxoarekin eta 10 milioi euroko etete klausula izango du.
Rober Ibañez
Rober Ibañez. Argazkia: @Osasuna

Osasunak Rober Ibañez fitxatu du Getafetik, 2 milioi euro ordainduta. Bi kluben arteko hitzarmenak jasotzen duenez, Osasunak jokalaria beste klub bati salduz gero, Getafek salmentaren % 50 jasoko luke.

Hegaleko erasoko postuetan aritu ohi den jokalariak berebiziko garrantzia izan zuen azken denboraldian gorritxoek igoera lor zezaten. Klubak jokalaria erosteko aukera zeukan 3,6 milioi euro ordainduz gero, eta kopuru hori izan da bi taldeen arteko negoziaketen abiapuntua.

Horrenbestez, Ibañezek lau denboraldiz (2023ko ekainaren 30era arte) sinatu du Osasunarekin, eta 10 milioi euroko etete klausula izango du Santander Ligan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X