Osasuna, maldan behera (3-0)
Osasuna amildegitik gero eta gertuago dago Espanyolekin 3 eta 0 galdu ostean. Kataluniarrak Europarekin ametsetan jarraitzeko aukera dute, eta nafarrek, berriz, etorkizun iluna dute Lehen Mailan.
Caicedok (17. Min), Juradok (46. Min) eta Gerard Morenok (90. Min) egindako golek Osasuna hondoratu dute sailkapenean. Gorritxoak jokalari bat gutxiagorekin aritu dira 60 minutuz epaileak Oierri ateratako txartel gorriaren ondorioz.
Lehen zatian Espanyol jaun eta jabe izan da, etxekoak eroso aritu dira futbolean eta horren ondorioz lehen gola egin dute 17. minutuan. Caicedok buruarekin errematatu eta baloia ate barrura bidali du.
Lehen zatian Osasunak aukera bakarra izan du, De las Cuevasek jaurtiketa egin du, arrisku handirik gabe, eta Diego Lopezek ez du arazorik izan baloia harrapatzeko.
Norgehiagoka zaildu egin zaie gorritxoei lehen ordu erdia betetzear izan denean. Clos Gomezek penaltia adierazi du Gerad Morenoren eta Siriguren arteko jokaldian. Hala ere, txartel gorria Oierri atera dio, epailearen iritziz Oier izan baita Moreno lurrera bidali duena.
Caicedok jaurti du penaltia eta Siriguk igarri egin dio, baloia aldenduz.
Bigarren zatia
Atsedenaldiaren ostean, Juradok aldaratze bat aprobetxatu du, lehen minutuan, Espanyolen bigarren gola egiteko.
Partida erabakita, Espanyoleko jokalariak eroso aritu dira futbolean.
Luzapenean, Gerard Morenok kataluniarren hirugarren gola egin du, Osasunako atzelariek egindako oparia aprobetxatuta.
Â
Fitxa teknikoa
3 - Espanyol: Diego López; Marc Navarro, Óscar Duarte, Diego Reyes, Aarón; Hernán Pérez (Reyes, 72. min), David López, Jurado (Marc Roca, 63. min), Piatti; Felipe Caicedo (Melendo, 88. min) eta Gerard Moreno.
0 - Osasuna: Sirigu; Oier, David GarcĂa, Vujadinovic (Berenger, 60. min), Clerc; Jaime (Fran MĂ©rida, 64. min), Raoul LoĂ©, Causic, De las Cuevas; Kenan (Unai GarcĂa, 32. min) eta Rivière.
Golak: 1-0: Caicedo, 17. min. 2-0: Jurado, 46. min. 3-0: Gerard Moreno, 90. min.
oreno, 90. min.Zure interesekoa izan daiteke
Lisci: “Osasunari ondo ematen ez zaion aurkaria dugu aurrean"
Osasunako entrenatzaileak Betisen aurka jokatuko duten EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidaz hitz egin du.Â
Iker Muñozek 2030era arte berritu du kontratua Osasunarekin
Klubak akordioa lortu du futbolariarekin beste hiru urtez gorritxo bezala jarraitzeko.
Sergio Herrera, kritiko bigarren penaltiarekin
Osasunako atezainak Alavesen aurka lortutako berdinketaren ostean hitz egin du (2-2) Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 30. jardunaldiko euskal derbian.
Lisci: “Oso partida ezberdina izango da, aurrekoekin alderatuz"
Osasunako entrenatzaileak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Alavesen aurka jokatuko duten euskal derbiari buruz hitz egin du.
Muñoz: "Oso garrantzitsua zen gaur irabaztea"
Iker Muñoz Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidan Gironaren aurka 1-0 irabazi ostean.
Budimirren golak merezitako saria eman dio Osasunari Gironaren aurkako partidan (1-0)
Lisciren mutilek hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte. Gazzaniga atezainaren geldiketek nafarrek markagailu zabalagoa lortzea saihestu dute.Â
Lisci: "Denok ehuneko ehuna ematen dugunean, guztiei aurre egiteko gai gara"
Osasunako entrenatzaileak Gironaren aurkako EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. Horren arabera, irabazteko joaneko partidan baino partida hobea egin behar dute.
Moncayola: "Argi dago zuzendu egin behar ditugula gauza batzuk"
Jon Moncayola Osasunako jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan Realaren aurka 3-1 galdu ostean.
Lisci: "Partida jokatzeko eta egoera iraultzeko gogoak ditugu"
Osasunako entrenatzailea EA Sports Ligako 28. jardunaldian Realaren aurka jokatuko duten partidari buruz aritu da. Horren arabera, urteko gaurik gogorrenak Realaren aurkako partiden ostean izan dira.Â
Osasunak puntu bat lortu du Mallorcaren aurka, azken hasperenean partida iraulita (2-2)
Talde gorritxoak azken minutuan irauli du markagailua Malllorcaren aurka, 2-2 berdinduz, 89. minutura arte 0-2 galtzen joan ostean. Kike Barjak egin du lehen gola, 89. minutuan, eta Budimirrek berdinketa ezarri du 93.ean, epaileak jokalari bi kanporatu izanak markatu duen partidan.