Eibar
2025/06/30 - 15:35
Eibarrek Sara Martin fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Futbolari madrildarrak, 20 urtekoa bera, hegaleko gisa jokatzen du, eta Real Madriletik iritsi da klub armaginera; Real Madrilen, bigarren taldeko kapitain zebilen, eta debuta egin zuen lehen taldean.
2025/06/29 - 17:52
Slavy Eibar taldeko jokalariak Herculesen jokatuko du
Armaginekin egon zen bitartean, Ligako bost partidatan eta Errege Kopako batean parte hartu zuen.
2025/06/27 - 21:51
Adela Rico, Eibarreko erdilari berria
Erdilaria Cacereñotik dator, eta 2026ko ekainera arte sinatu du talde armaginarekin.
2025/06/27 - 15:22
Eibarrek Jon Magunazelaia fitxatu du 2028ra arte
23 urteko erdilari eibartarra Realetik dator.
2025/06/26 - 17:38
Luis Lopez atezainak Eibarren jokatuko du 2027ra arte
Talde armaginaren atezain berria, 24 urtekoa bera, Mirandesetik iritsi da Eibarrera.
2025/06/26 - 17:10
Eibarrek Ane Etxezarreta fitxatu du, 2027ra arte
Erdiko atzelaria Realetik iritsi da talde armaginera; hain zuzen, hamar denboraldiz aritu da talde txuri-urdinean. Beasaindarrak 29 urte ditu.
2025/06/25 - 13:51
Eibarrek Elena Valej fitxatu du
Aragoiko jokalariak 2027ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. Osasunan jokatu ditu azken bi denboraldiak.
2025/06/23 - 16:00
Iara Lacosta, Eibar taldeko jokalari berria
2024-2025 denboraldian Espanyolen jokatu du, eta 2026ko ekainera arte sinatu du kontratua talde armaginarekin. Bigarren denboraldia izango du maila gorenean.
2025/06/16 - 16:52
Lander Olaetxea, Eibarren lehen fitxaketa denboraldi berrirako
Bizkaiko erdilaria Sporting Gijonetik dator, eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du klub armaginarekin.
2025/06/03 - 15:29
Palacios: ''Erreakzionatzea eta erabakiak hartzea tokatu zitzaigun, denboraldia ilusioz amaitu dugu''
Cesar Palacios kirol zuzendariak gizonezkoen lehen taldeak egindako 2024-2025 denboraldiaren balorazioa egin du. Horrez gain, klubak datorren sasoirako dituen planez ere mintzatu da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/06/02 - 00:29
Eibarrek Levanteren aurka galdu du, eta denboraldia itxi (1-0)
Beñat San Joseren taldeak lehen zati ona jokatu du EA Sports Ligara igo den aurkariaren kontra; bigarren zatian, Levantek penaltiz sartu du garaipenaren gola.
2025/05/31 - 16:07
Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2026ra arte
Talde armagineko kapitainak kontratua berritu du beste urte baterako; beraz, hamar denboraldi beteko ditu Eibarren jokatzen.
2025/05/25 - 23:15
Eibarrek gol festarekin esan dio agur Ipuruari
Eibarrek 4-1 menderatu du Kordoba. Lehen zatian, Andaluziako taldea hobeto aritu da, baina armaginak oso eraginkorrak izan dira gaurkoan. Corpas, Bautista (2) eta Chema izan dira golegileak.
2025/05/23 - 17:04
Jon Bautistak 2028ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin
Eibar taldeko aurrelaria Realaren harrobian hazi zen, eta 2022an iritsi zen talde armaginera.
2025/05/20 - 13:00
Iñaki Goikoetxea, Eibar taldearen entrenatzaile berria
Debako teknikariak zuzenduko du Eibar F Ligan 2025-2026 denboraldian. Yerai Martin ordezkatuko du karguan.
2025/05/19 - 18:59
Hamalau jokalarik ez dute Eibarren jarraituko
Utzita egon diren Arana, Astralaga, Cerro eta Monnecchi jokalariek lagapen epea amaitu dute. Horrez gain, klubarekin zituzten kontratuak amaituko zaizkie Campos, Noelia Garcia, Pizarro, Alvarez, Verges, Sierra, Miralles, Amani, Leitner eta Van Deursen futbolariei.
2025/05/19 - 16:12
Yerai Martinek agur esan dio Eibarri
Hiru denboraldiz entrenatu ostean, Yerai Martinek prentsaurrekoa eskaini du astelehen honetan agurtzeko.
2025/05/18 - 17:13
Eibarrek garaipenarekin itxi du bere denboraldirik onena
Eibarrek bere historiako denboraldirik onena itxi du, Sevilla 1-3 garaituta eta F Liga 8. postuan amaituta. Pizarroren bi golek eta Ojedaren beste batek eman diete garaipena armaginei Yerai Martinen azken partidan.
2025/05/17 - 21:08
Eibarrek berriz irabazi du Ipuruan (1-0), bi hilabete geroago
Corpasek penaltiz sartu du Burgos mendean hartzeko balio izan duen gola. Sierrari txartel gorria atera ostean, talde bisitaria hamarrekin geratu da.
2025/05/13 - 12:20
Eibarrek bigarren mailari eutsi dio, Granada mendean hartuta
Armaginek 0-2 irabazi zute Granadaren kontrako neurketa, Jose Corpasek eta Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golei esker.