Eibar
2023/06/09 - 16:14
Gaizka Garitanok Eibar taldeko entrenatzailea izateari utzi dio
Talde armaginak ezin izan du Bigarren Mailatik Lehen Mailara igo azken bi denboraldietan Derioko entrenatzailearen aginduetara. Kasu bietan, igoerako play-offetan geratu da aurrera egin ezinda.
2023/06/07 - 17:02
Garitano, itzuliko Alaves-Eibar partidari buruz: ''Igotzea merezitzeko, Mendizorrotzan irabazi behar dugu''
Alavesek eta Eibarrek igoerako play-offetako itzuliko neurketa jokatuko dute ostegun honetan, Mendizorrotzan, 21:00etan. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak neurketa erabakigarriari buruz hitz egin du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/06/06 - 18:21
Cesar Palaciosek Eibar taldeko kirol zuzendari izaten jarraituko du 2026ra arte
Palacios 2021eko udan iritsi zen Eibarrera, Fran Garagarzaren lekua hartzeko.
2023/06/03 - 23:25
Garitano: ''Taldeak gutxiagotik gehiagora egin du''
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Alavesen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, igoerako play-offeko joaneko partidan. Taldeak pixkanaka hobera egin duela partidan zehar adierazi du, baina txartel gorriak kalte egin dietela.
2023/06/02 - 16:03
Garitano: ''Partida polita da jokatzeko, golak sartzera joan behar gara, ez dugu kalkulurik egiten''
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak armaginek Alavesen aurka ekainaren 3an Ipuruan jokatuko duen Lehen Mailarako igoera play-offeko finalerdietako joaneko kanporaketari buruz hitz egin du.
2023/05/28 - 01:38
Eibarrek Huescari irabazi dio eta Alavesen aurka jokatuko du igoerako play-offa (0-1)
Gaizka Garitanoren taldeak amaiera ean dio bederatzi partidako bolada txarrari, Matheus Pereirak bigarren zatian egindako golari esker.
2023/05/21 - 13:20
Gaizka Garitano, ''baikor'' play-offei begira, Eibar Lehen Mailara zuzenean igotzeko aukera gabe geratu ostean
Gaizak Garitano Eibar taldeko enrenatzaileak pentsarrurekoan hitz egin du armaginek Sportingen aurka berdindu (2-2) eta igoera zuzena lortzeko aukera barik geratu ondoren. Baikor azaldu da.
2023/05/20 - 23:33
Eibar igoera zuzenean lortzeko aukerarik gabe geratu da, Sportingekin berdindu ostean (2-2)
Gaizka Garitanoren taldeak 0 eta 2ko emaitza irauli du bigarren zatian, baina gainontzeko emaitzek kalte egin diete eta playoffa jokatu beharko dute. Armaginek bederatzi jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe.
2023/05/16 - 22:58
Igo berriei harrera beroa egin diete Eibarren
Eibarrek F Ligan jokatuko du datorren denboraldian eta hori ospatzeko Udalak eta bizilagunek harrera beroa egin diete talde armagineko jokalari eta teknikariei.
2023/05/14 - 19:07
Eibarrek galdu egin du Racingen aurka eta zortzi partida daramatza irabazi gabe (1-0)
Armaginek burua altxa ezinda jarraitzen dute. Iñigo Vicentek egin du partidako gol bakarra, 44. minutuan.
2023/05/14 - 17:30
Eibar maila gorenera itzuli da
Eibarrek golik gabe berdindu du Granadaren aurka (0-0) Federazioko Lehen Mailako azken jardunaldiko partida, eta Deportivok ere 0-0 berdindu duenez Duxen aurka, armaginek lortu dute igoera. OSasunak igoera-play-offa jokatuko du. Athleticen bigarren taldeak mailarai eutsi dio.
2023/05/14 - 16:10
Eibar F Ligara igo da
Armaginek berdinketa lortu dute Granadan (0-0), igandean, azken jardunaldian, eta Deportivorekin berdinduta amaitu du denboraldia; azken talde hori menderatu egin zuen etxean, eta Galizian berdinketa izan zen. Osasunak igoerako play-offa jokatuko du, eta Athletic B taldeak mailari eutsi dio.
2023/05/09 - 01:29
Eibarrek lehen postua galdu du, Las Palmasekin etxean galduta (0-1)
Armaginek zazpi partida daramatzate garaipenik lortu gabe. Neurketako gol bakarra Sandro Ramirezek egin du, 50. minutuan.
2023/04/30 - 23:44
Eibarrek lider jarraitzen du Granadan berdindu ostean (1-1)
Talde gipuzkoarra hobeto aritu da partidaren azken txanpan, baina talde batek ere ez du aukera argirik eman azken berdinketa hausteko.
2023/04/22 - 02:23
Eibarrek berdinketa eskuratu du Zaragozaren aurka bat gutxiagorekin bukatu ondoren (1-1)
Hala, armaginek bost jardunaldi daramatzate jarraian garaipena ezagutu gabe, eta arriskuan jarri dute Ligako lidergoa.
2023/04/15 - 13:01
Eibarrek porrota jaso du Albaceten
Armaginek galdu egin dute Albaceteren kontra (3-1) jokatutako SMartBank Ligako 36. jardunaldiko partida. Gipuzkoako taldeak neurketa kaskarra jokatu du, eta punturik gabe itzuli da etxera.
2023/04/09 - 21:09
Eibarrek eta Levantek berdindu egin dute igoera zuzenerako lehian (1-1)
Stoichkovek Arbillak bere atean sartutako golaren eragina gutxitu du eta talde armaginak puntu bat salbatzea lortu du.
2023/04/02 - 02:01
Eibarrek puntu bat eskuratu du Oviedon (1-1)
Yanisek aurretik jarri du talde armagina eta Sergi Enrichek, hiru minutura, berdinketa sinatu du berriro.
2023/03/30 - 20:00
Eibar taldeak maskota ofiziala izango du eta izen bila dabil
Aukeratutako maskota asto bat da eta bere izena erabakitzeko bozkatu ahal izango da talde armaginaren web orriaren bidez.
2023/03/26 - 19:00
Eibarrek bolada ona geldiarazi du Andorraren aurka (0-0)
Armaginak ez dira gai izan jokalari bat gutxiagorekin ordu erdi jokatu duen taldea gainditzeko, Sergio Molinak txartel gorria ikusi ostean.