Ipuruan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar lanera itzuli da Valentziaren aurkako neurketa prestatzeko

Talde armaginak lansaioa egin du Ipuruan, oporren osteko lehena. Orellana, Escalante, De Blasis, Burgos, Diop eta Inui ez dira entrenamenduan egon, klubaren baimenarekin.
20191230193101_pedroleon_
18:00 - 20:00
Pedro Leonek sustoa eman du entrenamenduan, belaunean mina igarrita

Eibarrek entrenamenduei ekin die Gabonetako oporren ostean, eta talde armagina hasi da jada larunbatean Valentziaren aurka Mestallan jokatuko duen partida prestatzen.

Orellana, Escalante, De Blasis, Diop eta Inui ez dira lansaioan egon, klubaren baimena baitute. Bestalde, Ramis, Arbilla eta Kike Garcia gimnasioan aritu dira.

Lansaioko sustoa Pedro Leonek eman du. Jokalari murtziarrak mina igarri du ezker belaunean, eta medikuek begiratu behar izan diote. Hala ere, talde armagineko erdilariak lanean jarraitu du taldekideekin batera, eta entrenamendua osorik burutu ahal izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X