Athletic Club
2025/05/02 - 22:06
Etxean jasotako kolpea ahaztuta, Old Trafforden miraria egitea posible dela sinetsi nahi du Athleticek
Iñaki Williamsek mezua zabaldu du sare sozialetan, Manchesterren emaitza iraultzea posible dela sinisteko dei eginez: "Zaila? Bai. Ezinezkoa? Ez", idatzi du.
2025/05/02 - 19:13
Athleticzaleak, triste baina Manchesterren emaitza iraultzeko itxaropenarekin
Atzokoa kolpe handia izan zen Athleticzaleentzat. Inork ez zuen espero San Mamesen 0-3 galtzea Manchesterren aurka. Hala ere, biharamunean, jarraitzaileak triste, baina itxaropentsu agertu dira, eta itzuliko partidan emaitza iraultzea posible dela adierazi dute.
2025/05/02 - 14:33
Bruno Fernandesek kazetari bati: ''Zuk uste duzu ez dela penaltia izan?''
Manchester Unitedeko kapitainari, bi golen egileari, ez zaizkio gustatu Dani Viviani egindako penalti polemikoari eta txartel gorriari buruzko galderak.
2025/05/02 - 02:28
Agirrezabala: ''Penaltia adieraztea eta talde bat hamarrekin uztea gehiegizkoa da, horrelako jokaldi batean''
Athleticeko atezainaren iritziz, talde zuri-gorriak ahalegin handia egin du bigarren zatian, markagailua dagoeneko 0-3 zihoala; Agirrezabalak, halaber, nabarmendu du Athletic "konfiantzaz" joango dela Old Traffordera.
2025/05/02 - 00:58
Athleticen porrot latza Manchester Uniteden aurka: hiru gol lehen zatian eta txartel gorria Vivianentzat (0-3)
Lehen zatian jasotako hiru golek -bat penaltiz- eta Vivianek jasotako txartel gorriak hondoratu egin dituzte zuri-gorriak, eta oso zail izango dute datorren astean kanporaketari buelta ematea Old Trafforden.
2025/05/01 - 22:45
Athleticzaleek agur beroa egin diote taldeari Moyuan, eta harrera autobusari San Mamesen
Ehunka zale batu dira Bilbon, Athletic egon den hotelean, Manchester Uniteden aurkako partidari begira jokalariak bultzatzea helburu; gerora, San Mamesen, talde zuri-gorriaren autobusari harrera egin diote.
2025/05/01 - 16:27
Giro polita Bilbon, Athletic-Manchester United partidaren atarian
Athleticek Manchester Uniteden bisita jasoko du gaur San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Jaieguna izanik, jendea kalera atera da, giroaz gozatzera.
2025/05/01 - 12:15
Athleticek emaitza ona lortu nahi du Manchester Uniteden aurka San Mamesen, finalerdietako joaneko partidan
Zuri-gorriek Ingalaterrako taldea izango dute aurkari gaur, Europa Ligako finalerdietako joaneko neurketan. Oihan Sancet ez da jokatzeko prest egongo. Norgehiagoka 21:00etan hasiko da.
2025/05/01 - 00:52
Manchester United Bilbon da, finalaurrekoaren joaneko partidaren zain
Ingalaterrako taldea asteazken arratsaldean iritsi da Loiuko aireportura. Ostegunean, Athletic eta Manchester United nor baino nor gehiago arituko dira, 21:00etatik aurrera, Europa Ligako finalerdiko lehenengo neurketan.
2025/04/30 - 23:12
500 bat athleticzalek babestu dute Athletic, Lezaman, Manchester Uniteden aurkako partidari begira
Erromaren eta Rangersen contra jokatu aurretik ere gertatu zenez, Bilboko taldearen zaleak Lezaman izan dira, azken entrenamenduan, zuri-gorriek San Mamesen ostegunean jokatuko duten neurketarako animoak ematea helburu.
2025/04/30 - 16:14
Nico Williamsek eta Valverdek United goraipatu eta Athleticek kanporaketa ona egitea espero dute
Ernesto Valverdek eta Nico Williamsek, Athleticen entrenatzaile eta jokalaria hurrenez hurren, Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden kontrako joaneko partidari buruz hitz egin dute. Neurketa San Mamesen jokatuko da, maiatzaren 1ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/28 - 19:00
Athleticek Maite Zubietaren kontratua luzatu du, 2026ra arte
Bilboko klubak aurreko berritzean, 2023an, adostutako klausula gauzatu du; ondorioz, busturiarrak, gutxienez, 2026ko ekainaren 30era arte jarraituko du Athleticen.
2025/04/28 - 15:00
Manchester United Athleticen Europa Ligako finalerdietako aurkariaren analisia, Paul Giblinen eskutik
Athleticek Manchester United izango du aurkari Europa Ligako finalerdietan. Joaneko neurketa maiatzaren 1ean jokatuko da San Mamesen; itzulikoa, aldiz, hilaren 8an Old Trafforden. Paul Giblin kazetari britainiarrak Uniteden analisia egin du EITB Mediarentzat. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/04/27 - 16:57
Athleticek bolada onean jarraitzen du San Mamesen Tenerife menderatuta (2-0)
Athleticek Atletico Madrilen arrastoari eutsi dio Txapeldunen Ligako azken postua lortzeko lehian, San Mamesen Costa Adeje Tenerife 2-0 garaituta, bigarren zatiaren hasieran Irene Oguizak eta Daniela Agotek sartutako golei esker.
2025/04/24 - 22:05
Irene Oguiza:''San Mamesen jokatzea beti da oso berezia''
Irene Oguizak, Athleticeko jokalariak, igande honetako partidaren inguruan hitz egin du. Zuri-gorriak San Mamesen lehiatuko dira Teneriferen aurka eguerdiko 12:00etan. Denboraldi honetan, bertan jokatuko duen lehen aldia dela azaldu du erdilariak, eta giro polita egotea espero du.
2025/04/24 - 16:49
Sancetek lesio moderatua du ezker hankako bizeps femoralean
Oihan Sancet Athleticen jokalariak min hartuta utzi zuen San Mameseko berdegunea Las Palmasen aurka jokatutako apirilaren 23ko partidan. Hala, bada, zalantza da Manchester Uniteden aurkako kanporaketa jokatuko duen.
2025/04/24 - 16:30
Nerea Nevadok kontratua berritu du Athleticekin, 2026ra arte
Santurtziko jokalariak eta klubak urtebetez berritu dute elkar lotzen dituen kontratua; hau da, 2026ko ekainaren 30era arte.
2025/04/24 - 11:38
Valverdek Bilbao Basket zoriondu du, Europa Kopa irabazi duelako
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopa irabazteagatik. Talde zuri-gorriak Las Palmasen aurka garaipena bereganatu ostean, Bilboko saskibaloi taldea zoriontzeaz gogoratu da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/23 - 23:26
Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu, eta hiru puntuak, etxera''
Peio Canales Athleticen jokalariak Las Palmasen aurka San Mamesen lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.
2025/04/23 - 22:59
Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)
Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, baina Iñaki Williamsek partida hasi eta bost minutura sartutako gola nahikoa izan dute garaipena bermatzeko.