Athletic Club
2025/05/27 - 15:21
Marokoko selekzioak Maroan Sannadi deitu du Tunisiaren eta Beninen aurkako lagunarteko partidetarako
Athleticeko jokalari gasteiztarrak Marokoko selekzioarekin debuta egiteko aukera izango du ekainaren 7an eta 10ean jokatuko diren neurketetan.
2025/05/27 - 14:00
Bibiane Schulzek kontratua berritu du Athleticekin datozen bi denboraldietarako
Gaur egun, joan den denboraldiko bigarren jardunaldian izandako lesio larritik errekuperatzen ari da erdiko atzelaria.
2025/05/26 - 01:44
Jauregizar: ''Oscarren azken eguna garaipen batekin bukatu nahi genuen''
Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak azken jardunaldian Barçaren aurka jasandako porrotaz (0-3) hitz egin du. De Marcosen agurraz ere hitz egin du.
2025/05/26 - 01:14
Athleticek galdu egin du Barçaren aurka De Marcosen agurrean (0-3)
Lewandowskiren bi golek eta Del Olmok penaltiz sartutako beste batek denboraldia porrotarekin ixtea eragin dute, De Marcosen agurraren partidan.
2025/05/24 - 16:42
Valverde: ''Txapeldunen Ligarako sailkatzeak ez du eraginik izan Athleticen jarraitzeko nire erabakian''
Erneste Valverdek iragarri du igandean, San Mamesen, Bartzelonaren aurka "De Marcosek eta beste hamar lagunek" jokatuko dutela; izan ere, Guardiako jokalariaren azken partida izango da Athleticekin.
2025/05/24 - 16:26
Lekuek denboraldi baterako berritu du Athleticekin
Jokalariak, orotara, 262 partidu jokatu ditu talde zuri gorriarekin; horietako 53 azken bi ikasturteetan.
2025/05/24 - 12:46
Galarretak 2027ra arte berritu du Athleticekin
Jokalariak 32 urte beteko ditu abuztuena eta 74 partida jokatu ditu zuri-gorriekin duela bi urte talde bilbotarrera itzuli zenetik; horietako 39, aurtengo denboraldian.
2025/05/23 - 17:57
Ernesto Valverde: ''Txapeldunen Liga sekulako ilusioa da''
Ernesto Valverdek beste denboraldi batez luzatu du Athleticekin zuen kontratua, 2026ra arte, hain zuzen ere, eta ilusio berezia agertu du bere taldearekin Txapeldunen Liga lehiatzeko.
2025/05/23 - 16:55
Valverdek 2026ra arte berritu du Athleticen
Entrenatzaile gasteiztarrak beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorria zuzentzen. Denboraldi horretan, Txapeldunen Liga jokatuko du Bilboko taldeak.
2025/05/22 - 21:25
Mariana Cerrok amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
Athleticeko erdilariak, Eibarren utzita aritu denak eta kontratua ekainean amaitzen zitzaionak, futbola uztea erabaki du.
2025/05/22 - 16:29
Oscar de Marcosek hitzaldi hau irakurri du, Lezaman izandako agur ekitaldian, futbola utzi aurretik
Athleticen kapitainak igandean hartuko du erretiroa, San Mamesen, talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka jokatuko duen partidan. Lezaman izandako ekitaldi hunkigarrian, De Marcosek testu bat irakurri du, eta Bilboko klubaren gaineko hausnarketa ederra partekatu.
2025/05/22 - 16:06
Pasillo hunkigarria egin diote De Marcosi Lezaman, bere agur prentsaurrekoaren aurretik
Oscar de Marcosek egungo taldekideen, taldekide ohien, emakumezkoen lehen taldeko jokalarien zein Bilbao Athletic eta Basconiako jokalarien berotasuna jaso du bere agur prentsaurrekoari ekin aurretik. Lezamako teknikariak eta langileak ere bertan izan dira Guardiakoa omentzeko.
2025/05/20 - 16:25
Llorente: ''Pena handia da Athletic finalean ez egotea, eta ez dagoenez, Tottenhamek irabaztea nahi dut''
Fernando Llorente futbolari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du Europa Ligako finalari buruz. Adierazi du pena ematen diola Athletic finalean ez ikusteak, eta gaineratu du nahi duela Tottenhamek Manchester United menderatzea.
2025/05/20 - 12:18
David Aznarrek ez du Athletic entrenatzen jarraituko
Teknikari zuri-gorriak bi denboraldiz egindako lana amaituko du. Taldea gaztetzeaz gain, taldea F Ligako sailkapenaren goiko postuetan sartu du.
2025/05/19 - 12:31
Prados: ''Laugarren postua lortu dugu, eta oso pozik gaude''
Beñat Prados Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Valentziari 0 eta 1 irabazi eta sailkapeneko laugarren postua bermatu ostean.
2025/05/18 - 23:00
Athleticek laugarren postua ziurtatu du Valentziaren aurka (0-1)
Berenguerrek bigarren zatian sartutako gol ikusgarriak zuri-gorrien garaipena ziurtatu du, eta Liga laugarren postuan amaituko dute.
2025/05/18 - 17:04
Athleticek txapeldunaren etxean galduta amaitu du denboraldia (6-0)
Zuri-gorriek amaiera garratza eman diote egindako denboraldi bikainari, Bartzelonaren etxean sei gol jasota. Laugarren postuan amaitu dute liga.
2025/05/16 - 02:15
Guruzeta: ''Datorren urtean Txapeldunen Ligaz gozatuko dugu''
Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariak Getaferen aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2), Txapeldunen Ligarako txartela lortuta EA Sports Ligako 36. jardunaldian.
2025/05/16 - 01:29
Athleticek Getafe garaitu eta Txapeldunen Liga jokatuko du (0-2)
Betisen berdinketaren ondoren, nahikoa zuen Coliseum zelaian puntu bat lortzea, baina Guruzetak eta Vivianek bigarren zatian sartutako golekin modurik onenean sailkatu da Europako txapelketa nagusirako.
2025/05/14 - 22:09
Ernesto Valverde: ''Hiru puntu behar ditugu; Getafen pentsatu behar dugu, partida latza izango da''
Athleticen entrenatzailearen iritziz, talde zuri-gorriak ostegunean izango duen aurkaria, alegia, Getafe, "oso lehiakorra" da. Bilboko taldeak Coliseumen garaipena eskuratuko balu, sailkatuta legoke, birtualki gutxienez, 2025-26 denboraldiko Txapeldunen Ligarako.