Athletic Club
2025/07/17 - 17:29
Valverde: ''Europarako berriro sailkatzea gustatuko litzaiguke; horretarako, lan handia egin behar da''
Athleticeko entrenatzaileak denboraldiko aurreneko prentsaurrekoa eman du, Lezaman; Valverdek, besteak beste, Nico Williamsen berritzea, Robert Navarroren fitxaketa, Yerayren egoera eta Julen Agirrezabala izan ditu hizpide.
2025/07/15 - 17:14
Nico Williams: ''Athleticekin, anaiarekin eta zaleekin Txapeldunen Liga jokatzea baino ezer hoberik ez dago''
Nico Williams Athleticen jokalaria ilusioz beteta dago 2025-2026 denboraldirako. Txapeldunen Liga begiz jota du. Erronka handia da berarentzat eta taldearentzat. Adierazi du Iñaki anaiarekin eta zale zuri-gorriekin Txapeldunena jokatzea gauza handia dela.
2025/07/15 - 16:02
Lekuek ez du ezer esan Yerayren positiboari buruz eta gaineratu du Nico Williamsek ez duela ebakuntzarik behar
Josean Lekue Athleticen mediku-zerbitzuen buruak prentsaurrekoa egin du, Lezaman. Esan du Jokalariak denboraldiaurrera sasoiz heldu direla. Horrez gain, adierazi du ezin duela Yerayren positiboaren gainean hitz egin. Gainera, azpimarratu du Nico Williamsek ez duela ebakuntzarik behar izango.
2025/07/14 - 16:44
Nico Williams, Unai Simon, Vivian eta Maroan Lezaman dira dagoeneko
Euren kabuz aritu dira, osasun azterketak egin ostean. Asteartetik aurrera, taldekideekin entrenatuko dira. Alex Padilla, Hugo Rincon, Unai Egiluz eta Vencedorrek ere gaur bertan hasi dute denboraldiaurrea.
2025/07/14 - 16:36
Athletic lanean hasi da Lezaman, Javi Lergaren gidaritzapean
Athleticeko jokalariak astelehen honetan abiatu dute denboraldiaurrea, 25-26 sasoia prestatzen hasteko asmoz. Javi Lerga taldearen entrenatzaile berriak prentsaurrean hitz egin du, lan-saioaren ostean, aurretik duen erronkaz hitz egiteko.
2025/07/11 - 16:51
Agirrezabalak Valentzian jokatuko du datorren denboraldian, utzita
Athleticek jakinarazi duenez, klub zuri-gorriak "konpentsazio ekonomikoa" jasoko du, eta Valentziak atezain donostiarra fitxatzeko aukera izango du denboraldiaren amaieran.
2025/07/10 - 21:31
Yerayk iragarri du positibo eman zuela dopin kontrol batean, Athletic-Manchester partidaren ostean
Talde zuri-gorriko erdiko atzelariak sare sozialen bidez azaldu du hartu zuela, "nahi gabe, ilea erortzearen aurkako sendagai prebentibo batean, debekatutako substantzia bat". Athleticek "Yerayren giza akatsa deitoratu du", eta "babes osoa" agertu dio.
2025/07/10 - 16:50
Robert Navarro: ''Athleticen egotea aurrerapauso handia da niretzat; ilusioz beteta nago''
Athleticek Robert Navarro aurkeztu du San Mamesen. Talde zuri-gorriaren jokalari berria taldeari laguntzeko prest azaldu da, eta gaineratu du gai dela hainbat postutan jokatzeko.
2025/07/09 - 23:05
Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du
28 urteko hernaniarra Realetik iritsi da Bizkaiko klubera. Athleticen atzein berriak denboraldi baterako sinatu du, eta beste baterako berritzeko aukera du.
2025/07/09 - 16:44
Athleticek denboraldiaurreari ekin dio
Talde zuri-gorria uztailaren 9an hasi da 2025-2026 denboraldia prestatzen. Nico Williams, Unai Simon, Dani Vivian eta Maroan Sannadi falta izan dira lansaioan, Liga amaituta euren selekzioekin partidak jokatu zituztenez, egun batzuk beranduago gehituko baitira entrenamenduetara.
2025/07/09 - 13:17
Unai Egiluzek kontratua sinatu du 2028ra arte, eta lehen taldeko fitxa izango du
2024-2025 denboraldia Hypermotion Ligako Mirandesen jokatu eta ekainaren 30ean Athleticekin zuen lotura amaituta, 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratu berria. Egiluz lehen taldeko jokalaria da jada, eta Valverderen esanetara egingo du denboraldiaurrea.
2025/07/04 - 23:07
De Marcos: "Nicok zuhurtzia handiz jokatu du, eta hausnartutako erabakia hartu du"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Oscar de Marcos pozik agertu da Nico Williamsek Athleticen jarraitzea erabaki duelako, eta kontatu du azken asteetan jokalari nafarrarekin harremanetan egon dela.
2025/07/04 - 17:04
Nola hartu dute athleticzaleek Nico Williamsen kontratu berritzearen albistea?
Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2035era arte. Orain arte, Nicoren ustezko irteerak eztabaida sortu du Athleticeko zaleen artean. Kalean, nola hartu dute erabakia zuri-gorriek?
2025/07/04 - 14:50
Nico Williams: ''Erabakiak hartu behar direnean, niretzat bihotza da garrantzitsuena''
Nico Williamsek 2035eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Athleticekin, eta orain arte zeukan etete-klausula (60 milioi eurokoa) handitu du, klub zuri-gorriak gaur goizean, ezustean, jakinarazi duenez.
2025/07/04 - 12:51
Nico Williamsek 2035era arte luzatu du kontratua Athleticekin
Gainera, aurrelari nafarraren etete-klausula ere handitu dutela jakinarazi du klub zuri-gorriak. "Nahi dudan tokian nago, nire gertukoekin, hau nire etxea da", esan du Nico Williamsek bideo batean.
2025/07/02 - 23:00
Ipar Euskal Herrian garatzen ari den kirol eta gizarte proiektua aurkeztu du Athleticek, Baionan
Lapurdiko hiriburuko udaletxean, Athleticen eta Bilboko klubarekin lan egiten duten Ipar Euskal Herriko oinarrizko futbol taldeen ordezkariak elkartu dira, asteazkenean egindako ekitaldian.
2025/07/02 - 20:29
Mariasun Quiñonesek amaiera eman dio Athleticen egindako ibilbideari
Hondarribiko atezainak ez du talde zuri-gorrian jarraituko. Guztira, lau denboraldi eman ditu Bilboko klubean.
2025/07/02 - 18:44
Itxaso Uriartek Athleticekin berritu du
Erdilari gasteiztarra, 33 urtekoa bera, partida batean soilik izan zen berdegunean, 2024-25 denboraldian, belauneko lesio bat zela eta; hala, Lezaman jarraituko du errehabilitazioa egiten.
2025/07/01 - 13:35
Lerga: ''Athletic zuzentzea aurrerapausoa da nire ibilbidean''
Javier Lerga da Athleticeko entrenatzaile berria. 2026ko ekainaren 30era sinatu du kontratua. 2025-2026 denboraldian emakumezkoen lehen taldea zuzenduko du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/07/01 - 12:25
Javi Lerga, Athleticen entrenatzaile berria
Talde zuri-gorriak David Aznar izan du entrenatzaile, azken bi denboraldietan, eta, hemendik aurrera, nafarrak zuzenduko du. Lerga, 45 urteko tafallarra bera, Osasunako harrobian eta Espainiako Futbol Federazioan aritu da lanean.