Athletic Club
2025/08/21 - 16:05
Mikel Jauregizar: ''Pozik nago, ezin dut gehiago eskatu; Euskal Herriko gazte guztien ametsa da hau''
Athleticeko erdilariak Lezaman hitz egin du, talde zuri-gorria astelehenean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duen partida prestatzen ari den denboraldian. Bermeotarrak nabarmendu du ilusio handia duela, Oscar de Marcosen 18. zenbakia eramateko aukera izango duelako.
2025/08/18 - 00:14
Navarro: ''Amestutako debuta izan da''
Robert Navarrok garaipenaren gola sartu du Athleticekin Sevillaren aurka jokatutako estreinako partidan (3-2).
2025/08/17 - 23:33
Athleticek Sevilla garaitu du uste baino partida korapilatsuagoan (3-2)
Nico Williamsek, penaltiz, Maroanek eta Navarrok markagailua estreinatu dute zuri-gorrientzat, une batez zail ikusi duten garaipena lortuz.
2025/08/16 - 20:45
Ernesto Valverde: ''Sevillaren bertsiorik onena espero dut, eta gure onena ematea, irabazi ahal izateko''
Athleticek Sevilla hartuko du igande honetan San Mamesen, 2025-2026 denboraldiko EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partidan. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2025/08/15 - 18:03
Peio Canalesek utzita jokatuko du Racingen
Duela ia hamarkada bat alebinetan hasi zenetik lehen aldiz aterako da Lezamatik.
2025/08/15 - 17:43
Bibiane Schulzek alta medikoa jaso du, belauneko lesio larria izan eta 11 hilabetera
Defentsak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen irailaren 21ean, entrenamendu batean, eta hilabete geroago ebakuntza egin zioten.
2025/08/15 - 16:44
Lekue: ''Europarako lehian egotea, Kopan urrun heltzea eta Txapeldunen Liga lehiatzea dira helburuak''
EITB Mediak Iñigo Lekue Athleticeko jokalaria elkarrizketatu du. Taldearen helburuak, Ernesto Valverde entrenatzaileak berataz zer nahi duen eta Nico Williamsen kontratua berritu izanak klubarentzat zer suposatzen duen izan ditu mintzagai. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/13 - 15:44
Unai Simonek partida zaila aurreikusten du Sevillaren aurka Ligako 1. jardunaldian
Unai Simon Athleticeko atezainak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman. Talde zuri-gorriaren denboraldiaurrearen balorazioa egin du, eta abuztuaren 17ko Sevillaren aurkako EA Sports Ligako partida izan du mintzagai, besteak beste. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/08/08 - 16:11
Athleticek San Mamesen jokatuko du Bartzelonaren eta Real Madrilen aurka F Ligan
Gainera, Athleticek eta Realak iragarri dute denboraldi osoan emakumezkoen taldea ikusteko abonu bat sortu dutela.
2025/08/06 - 19:54
Ondo joan da Egiluzi aurreko lotailu gurutzatuan egin dioten ebakuntza
6 eta 8 hilabete artean egongo da bajan defentsa durangarra.
2025/08/05 - 18:00
Sancetek lesioa du eskuin belauneko alboko barne-lotailuan; Egiluzek hautsita du aurreko lotailu gurutzatua
Oihan Sancetek min hartu zuen Liverpoolen aurkako partidan, eta lesioa du belauneko alboko barne-lotailuan. Beñat Pradosek ere zelai utzi behar izan zuen partida berean, eta giharretako lesio moderatua ezkerreko femoralean. Racingen aurka lesionatu zen Unai Egiluz ebakuntza-gelara joango da.
2025/08/05 - 12:23
Liverpool vs Athletic Club lehia bikoitzeko golak
Zuri-gorriek galdu egin dituzte Ingalaterrako taldearen kontra Anfielden jokatutako lagunarteko neurketa bi-biak. Lehenengo norgehiagokan 4-1eko emaitzarekin nagusitu da Liverpool. Bigarren partidan 3-2 galdu du Athleticek.
2025/08/05 - 11:25
Athleticek Liverpoolen aurkako bi lagunartekoak galdu ditu, Anfielden
Liverpool eta Athleticen arteko lehen partida 4-1 bukatu da. Ordubete geroago bigarren partida hasi da, eta beste porrot batekin bukatu da, 3-2ko emaitzarekin.
2025/08/04 - 20:30
Liverpoolek eta Athleticek Diogo Jota eta Andre Silva omendu dituzte, Anfielden
Ingalaterrako taldeak eta Euskal Herrikoak omenaldia egin diete Diogo Jota eta anaia Andre Silvari. Biak ala biak uztailaren 8an hil ziren, auto-istripuz. Diogo Jota Liverpooleko jokalaria zen; Andre, ordea, Penafiel taldeko futbolaria.
2025/08/04 - 11:38
Liverpoolen eta Athleticen arteko lagunarteko bi partidak, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Ingalaterrako eta Euskal Herriko taldeek bi neurketa jokatuko dituzte; lehena 18:00etan eta bigarrena 21:00etan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte bi norgehiagokak.
2025/07/29 - 23:40
Hugo Rincon Athleticen jokalaria Gironan arituko da 2025-26 denboraldian, utzita
Euskal klubak eta Gironak adostutako akordioa astearte gauean baieztatu dute ofizialki; horretan, "konpentsazio ekonomikoa eta penalizazioak jasotzen dira, parte ez hartzeagatik", zehaztu du Athleticek.
2025/07/29 - 15:53
Iñaki Williams: ''Anaiak erabaki onena hartu du''
Nico anaiak Athleticen geratzeko hartutako erabakiaz galdetuta, azaldu du ez dela batere erraza izan. Horrez gain, nabarmendu du gezur ugari esan direla.
2025/07/29 - 15:27
Iñaki Williams: ''Txapeldunen Ligan jokatzea oso ilusionagarria da''
Iñaki Williams Athleticenkapitainak prentsaurrekoa eman du gaur, taldeak 25-26 sasoian dituen erronkei begira. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/07/28 - 21:25
Alvaro Djalok Qatarreko Al Gharafa taldean jokatuko du 2025-26 denboraldian, Athleticek utzita
Euskal klubak eta Qatarreko taldeak adostutako akordioan, derrigorrezkoa ez den erosketa aukera ere badago. Djaloren talde berriak hirugarren postua lortu zuen 2024-25 denboraldiko Qatar Stars Leaguen, eta, denboraldi honetan, Asiako Txapeldunen Ligan arituko da.
2025/07/26 - 23:01
Athleticek ezin izan du PSV menderatu (2-1)
Athleticek 2-1 galdu du PSV-ren aurka. Partida gogorra jokatu dute zurigorriek. PSV-k koxka bat gorago dagoela erakutsi du, baina azterketa ona izan da Athleticentzat erritmoa hartzen joateko.