Athleticek garesti ordaindu ditu bere akatsak Vila-realen aurka (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Vila-realen aurka igande honetan, San Mamesen jokatu duen EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriak ez dira gai izan buelta emateko lehen zatian jasotako bi golei eta, Guruzetak aldea murriztu arren, galdu egin dute.
Bi taldeek bizitasunez hasi dute partida, jokaldi oso bertikalekin areara ahalik eta azkarren heltzeko. Hala, lehen minutuetan bi aukera jarraian izan ditu Vila-realek, eta beste bat Athleticek.
Zuri-gorriak ondo kokatuta ikusi dira zelaian, garatutako jokaldiak eginez eta baloia galtzen zutenean azkar berreskuratuz. Yurik izan du etxekoen lehen aukera argia, urruneko eskuinkada batekin aurkariak ezustean harrapatu dituenean, baina jaurtiketa kanpora joan zaio.
Baina aurkarien kontraeraso batean berdinketa apurtu da. Pase sakona jaso du Oluwaseyik eta arearaino iritsi da. Cardona bakar-bakarrik heldu da bigarren zutoinera eta hari eman dio erdiraketa, gola sar zezan (0-1).
Athletic ez da kikildu eta erasoan jarraitu du. Yurik, berriz, ezkerkada ona lotu du boleaz, baina defentsan jo eta kanpora joan zaio. Gauza bera gertatu zaio Jauregizarri, baloia kanpora irten delarik zutoinetik oso gertu.
Bestalde, Laportek kolpe gogorra hartu du buruan Gerard Morenoren aurka. Bendak jarri behar izan dizkiete biei buruan, baina jokatzen jarraitu dute.
Atsedenaldira joan baino lehen, Alfonso Gonzalesek Vila-realen abantaila handitu du. Lekue lokartu egin da baloiarekin eta Gonzalesek lapurtu egin dio, ateraino eraman eta gola sartzeko (0-2).
Guruzetak izan du lehen aukera bueltan, baina berriz ere defentsa oztopo izan da, eta baloia langaren gainetik joan da. Laportek ere gol aukera ona izan du korner batean, baina bere burukada erdiratua joan da.
Aldaketak beharrezkoak ziren, eta Valverdek Gorosabel, Berenguer, Navarro eta Rego sartu ditu zelaian, freskotasun bila. Baina Vila-real ondo kokatuta zegoen bere area inguruan, eta euskaldunei ideiak falta izan zaizkie azken metroetan.
Kosta egin zaio Athletici, eta une askotan hurbilago egon da aurkarien hirugarren gola etxekoen lehena baino. Baina azkenean heldu da hainbeste bilatu duten gola. Yurik erdiraketa jarri du ezkerretik eta Guruzetak sarera bidali du baloia (1-2).
Azken minutuetan saiatu dira gutxienez berdinketa lortzen, baina heldu dena Vila-realen hirugarren gola izan da, epaileak baliorik gabe utzi duena jokoz kanpokoagatik. Azken unean penaltia eskatu dute Laporte arean erori denean, baina epaileak ez du ezer adierazi eta Athletic punturik gabe geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Guruzeta: “Ezin dugu horrelako lehen zatia jokatu"
Athleticeko jokalariak Vila-realen aurka San Mamesen jasotako porrotari buruz hitz egin du (1-2) EA Sports Ligako 31. jardunaldian.
Valverde: “Hiru puntu nola edo hala lortzeko premia dugu"
Ernesto Valverdek ohartarazi du egun Athleticek “lasai egoteko puntuak” falta dituela, eta orain helburua “nola edo hala” irabaztea dela, Europan jokatzeko txartela ematen duten postuetara begira egon beharrean.
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.