Ebatzitako gaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FIFAk zerrenda beltzetik atera du Athletic

Horrela, Erregistroa Debekatzeko Zerrendatik ateratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela baieztatu du.

BILBAO, 11/02/2026.- El guardameta del Athletic Club, Álex Padilla, durante el partido de ida de la semifinales de la Copa del Rey que Athletic Club y Real Sociedad disputan este miércoles en el estadio de San Mamés, en Bilbao. EFE/ Luis Tejido

Alex Padilla, Realaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

FIFAk bere zerrenda beltzetik atera du Athletic ostiralean, eta Erregistroa Debekatzeko Zerrendatik ateratzeko baldintzak betetzen dituela baieztatu du.

Ostegunean, FIFAk "baneatutako" kluben zerrenda batean sartu zuen Athletic. Zigorra (asteazkenean sartu zen indarrean) hiru fitxaketa-leihotan luzatzekoa zen: 2026ko udan eta 2027koan eta 2026-27 denboraldiko neguan izan behar zen indarrean, 2027-28ko negura arte.

Alex Padilla atezainaren itzulerari buruzko desadostasuna izan zen horren eragilea, Pumasera joan ostean talde zuri-gorrira itzuli baitzen Agirrezabala Valentziara joan zenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X