Lansaioaren zati handiena, bakarka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Martinez gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen

20220831161959_inigomartinez_
18:00 - 20:00
Iñigo Martinez gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen
Iñigo Martinezek bakarka egin du Athleticen lansaioaren zati handiena, baina gero eta erritmo biziagoan ari da entrenatzen. Yuri, Balenziaga eta Iñaki Williams, min hartuta, ez dira entrenamenduan egon. Julen Agirrezabala taldekideekin batera hasi da lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

Yuri Berchiche prentsa aurrekoan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Yuri Berchiche: “Ez gaude nahi genuen tokian, eta Osasunaren aurkako partida final bat da"

Yuri Berchichek ahotsa jarri dio Athleticen une kritikoari, irregulartasunak, zalantzek eta sailkapenaren presioak markatuta. Hegaleko atzelariak aitortu du egoerak beregan eragin emozionala izan duela "gau askotan ez dut lorik egin”; eta taldeak Europari begiratu arren, beherantz ere adi egon behar duela.  Zazpi jardunaldi aurretik izanda, Osasunaren aurkako lehia "partida giltzarria"dela adierazi du, zailtasun handiagoak saihesteko eta helburuei berriro lotzeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X