DENBORALDI BAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nico Serranok Mirandesen jokatuko du, utzita

Iruindarrak Joseba Etxeberriarekin egingo du bat Burgoseko klubean, aurretik Bilbao Athleticen entrenatzaile izan zuenarekin.
Nico Serrano Athleticen elastikoarekin Bartzelonaren aurkako partidan.
Nico Serrano Athleticen elastikoarekin Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Athleticek jakitera eman duenez, denboraldi honetan Nico Serranok Mirandesen utzita joka dezan adostu du Burgosko taldearekin.

Bigarren taldeko fitxa izan arren, talde zuri-gorriko harrobiko jokalari gaztea (19 urte) lehen taldeko dinamikan aritu zen aurreko denboraldi osoan. Hala, zuri-gorri gisa debutatzea eta bere lehen gola egitea ere erdietsi zuen. Guztira, 17 partida jokatu zituen Marcelino Garcia Toralen aginduetara, Liga, Kopa eta Superkopa txapelketen artean. Bilbao Athleticekin 16 partida jokatu eta hiru gol sartu zituen, taldea Primera RFEF mailan mantentzen lagundu zutenak.

Iruindarra 2018-19 denboraldian iritsi zen Lezamara gazte mailan. Zuri-gorri gisa emandako lehen urte horretan, 14 gol sartu zituen jokatutako 19 partidetan, eta harrobiko bigarren taldearekin debuta egin zuen. Bere bigarren urtean, Joseba Etxeberriaren Bilbao Athleticeko jokalari finkoa izatera pasatu zen, eta orain teknikari berarekin Anduvan elkartuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X