SUPERKOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticeko jokalarien ospakizunak finalerako sailkapena lortu ostean

Zuri-gorriek une zirraragarriak bizi izan zituzten futbol-zelai gainean euren gertukoekin, eta baita aldagelan ere.
athletic_supercopa_victoria_atletico_EFE
18:00 - 20:00
Athleticeko jokalariak belar gainean ospatu dute 2022ko Superkopako finalerako sailkapena

Athleticek Atletico Madril kanporatu zuen 2022ko Superkopako bigarren finalerdian. Zuri-gorriek, hasiera batean, Riadeko (Saudi Arabia) King Fahd International Stadium futbol-zelaiaren gainean ospatu zuten finalerako sailkapena.

Jokalari zuri-gorriak elkar besarkatzen eta abesten ibili ziren, eta horietako zeinabit haien senideengana hurbiltzeko parada izan zuten.

Topaketa hunkigarriena Williams anaiek (Iñaki eta Nico) euren amarekin izan zutena izan zen.

Geroago, ospakizunak aldagelara joan ziren, eta bertan ez zen falta izan Villalibreren tronpeta bere hitzordura, nahiz eta Gernikako aurrelariak ezin izan zuen neurketan parte hartu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X