Euskalduna Jauregian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek azaroaren 30ean egingo du Ezohiko Batzar Nagusia

Urriaren 23ko Ohiko Batzar Nagusian bazkide konpromisarioek ezezkoa eman zioten 2021-2022 denboraldirako aurkeztutako aurrekontuari, eta horixe izango da bozkatuko dutena.
Athleticen Ohiko Batzar Nagusia
Urriaren 23an San Mamesen egin zen Athleticen Ohiko Batzar Nagusiko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Ezohiko Batzar Nagusia egingo du azaroaren 30ean Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditoriumean; lehen deialdia 19:15ean izango da, eta, bigarrena 19:30ean. Hala jakinarazi du klubak ostegun honetan.

Urriaren 23ko Ohiko Batzar Nagusian bazkide konpromisarioek ezezkoa eman zioten 2021-2022 denboraldirako aurkeztutako aurrekontuari, eta horixe izango da berriz bozkatuko den puntua. Klubeko zuzendaritzak 2021-2022 denboraldirako aurrekontua azalduko du batzar horretan, bozketa egin aurretik.

Datozen egunetan, Athleticek Ezohiko Batzar Nagusiaren garapen eta logistikari buruzko xehetasun gehiago emango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X