Denboraldi-aurrea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Borussia Dortmunden aurka uztailaren 24an

Alemaniako klubak jakinarazi duenez, talde zuri-gorriaren aurka jokatuko du Saint Gaillenen, Suitzan.
Haaland
Haaland (Borussia Dortmund), Sevillari Txapeldunen Ligan sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek lagunarteko partida jokatuko du Borussia Dortmunden aurka uztailaren 24an Suitzako Saint Gaillen hirian, klub alemaniarrak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Borussia Dortmunden aurkako neurketa Athleticek denboraldi-aurrean baieztatuta duen bigarren partida da, Union Berlinen aurka neurtuko baititu indarrak uztailaren 31n (15:30ean), Köpeniceko (Alemania) An der Alten Försterei zelaian.

Uztailaren 7an ekingo dio Athleticek denboraldi-aurreari Lezaman eta osasun azterketak egingo dituzte bi egun lehenago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X