Athleticek aurrea hartu du Granadaren aurkako kanporaketan (1-0)
Iker Muniainek sartutako gol batek garaipena eman dio Athletici Granadaren aurka (1-0) San Mamesen, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan, eta, horrenbestez, talde zuri-gorriak abantaila hartu du martxoaren 5ean, Los Carmenes futbol-zelaian, erabakiko den kanporaketan.
Merezitako garaipena izan da, baina laburra, Gaizka Garitanoren taldearentzat, jokoagatik eta abaguneengatik, kanporaketa ia erabakita utzi behar izan baitu. Bestaldean, berriz, Granada norgehiagokaren hastapenetan zenbait hurbilketa egiten saiatu bada ere, gerora apenas egin du ezer; are gehiago, Rui Silva atezain portugaldarrarengatik ez balitz, litekeena da finalerdiak joaneko partidan erabakita geratu izana, baina ez da hala gertatu. Horrenbestez, andaluziarrentzat onena kanporaketak bizirik dirauela da.
Etxekoek, aldiz, partida ederra jokatu dute, eta jokalari guztiak maila onean aritu dira. Dena den, bereziki aipagarria izan da Dani Garciaren lana, Ander Capa eta Yuri Berchiche hegalekoen etengabeko joan-etorriak, eta Iker Muniain eta Iñaki Williams bikotearen arteko konexioa aurrealdean.
Hain zuzen ere, bi aurrelari zuri-gorriak izan dira norgehiagokako gol bakarraren protagonistak. Gol hori 42. minutuan iritsi da, Muniainek Williamsek ezker hegaletik egindako erdiraketa bat Rui Silvaren ate barrura errematatu duenean. Epaileak VARera jo behar izan du jokaldia ikustera, zalantza baitzegoen Athleticen bederatzi zenbakiak erdiraketa egin aurretik besoa erabili ote duen Dani Garciak bidalitako baloia kontrolatzeko. Alabaina, azkenerako, sorbaldan jo diola iritzi dio, eta gola balekoa izan da.
Dena den, une horretara iritsi baino lehen, bilbotarrek aukera anitz pilatu dituzte, batez ere 15. minututik 23. minuturako tartean. Zati horretan, bost abagune garbi sortzeko gai izan dira. Horietako nabarmenenak, besteak beste, Williamsen jaurtiketa bortitz bat, Rui Silvak kornerrera bidali duena, nahiz eta epaileak ez duen hori adierazi, eta Vesgak area barruan, posizio ezin hobean zegoela, eme-eme jo duen baloi bat izan dira.
Bigarren zatian, etxekoek ekin dute arrisku gehien sortzen. Lehenengo, Yerayk jokoz kanpo argian zegoela sartu duen gol batekin, eta, ondoren, kanpora joan den Williamsen beste jaurtiketa pozoitsu batekin.
Hori gutxi balitz bezala, 60. minutuan, epaileak Ander Caparen gol bat baliogabetu du, VARean gainbegiratu eta gero. Hernandez Hernandezek ikusi du Williams jokoz kanpoko zegoela Capak atera jaurti duenean, eta iritzi dio aurrelariak enbarazu egin diola atezainari. Partida osteko prentsaurrekoan, aitzitik, oso kexu agertu da Garitano erabaki horrekin.
Etxekoak goitik behera nagusi izan diren norgehiagokan, Granadaren gol aukera nagusiena 82. minutuan heldu da, Unai Simonek Carlos Nevaren areaz kanpoko jaurtiketa kornerrera desbideratu duenean. Korner horren jaurtiketan ere estualdia izan du Murgiako atezainak, baina ondo libratu du egoera.
Adurizen ere izan du azken aukera bat, baina ezin izan du era egokian errematatu Williamsek erdiratutako baloia.
Fitxa teknikoa
1 - Athletic Club: Unai Simon, Capa, Yeray, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri, Dani Garcia (San Jose, 84. min), Vesga, Muniain, Raul Garcia (Aduriz, 67. min) eta Williams.
0 - Granada: Rui Silva; Víitor Diaz, Domingos Duarte (Yan Eteki, 85. min), German, Carlos Neva, Gonalons, Yangel Herrera, Antonio Puertas (Vallejo, 46. min), Machis (Gil Dias, 71. min), Carlos Fernandez eta Soldado.
Golak: 1-0, 42. min: Muniain.
Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horiak: Dani Garcia, Williams eta Aduriz (Athletic); Victor Diaz eta Soldado (Granada).
VAReko epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Maroan: “Hurrengo partidetan dena emango dugu”
Maroan Sannadi Athleticeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan Getaferen aurka 2-0 galdu ondoren.
Athleticek porrota jaso du Getaferen aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (2-0)
Zirkulazioan argitasunik gabe eta azken metroetan asmatu gabe, zuri-gorriek ia ez dute aurkariaren atea urduritu, eta amore eman dute Getaferen aurrean.
Athleticek azken hatsean irabazi dio Levanteri (0-1)
Athleticek asko kostata irabazi dio Levanteri, F Moeve Ligako azken sailkatuari, hain justu ere. Partida oso parekatua izan da. Talde zuri-gorriak, baina, ez du amore eman, eta Ane Camposek 92. minutuan sartu du garaipenaren gola.
Valverde: “Nico Williams oso ondo dago, minik gabe eta jokatzeko aukerekin"
Nico Williamsen itzulera da nobedade nagusietako bat Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak Getaferen aurka igande honetan jokatuko duen partidarako deitutako 24 futbolarien zerrendan.
Clara Pinedo Athleticeko jokalaria, berritasun nagusia Espainiako selekzioaren deialdian
Irene Paredes legazpiarra berriro sartu da zerrendan, eta Adriana Nanclares Athleticeko atezaina eta Aiara Agirrezabala Realeko atzelaria ere ageri dira bertan.
Yerayk jokatzeko baimena du, hamar hilabeteko zigorra beteta
Athleticeko erdiko atzelariak positibo eman zuen, 2025eko maiatzean, doping-kontrol batean. Otsailaren 2an hasi zen Lezaman entrenatzen, eta orain, Ernesto Valverdek hala erabakiz gero, baimena du berdegunera bueltatzeko.
Jon Uriartek bi egunetan lortu ditu Athleticeko presidentetzarako bere hautagaitza balioztatzeko gutxieneko 2.070 abalak
Momentuz, talde bilbotarraren hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri duen bazkide bakarra da; hauteskundeak maiatzaren 8rako deituta daude.
Jon Uriartek bere hautagaitza ofizial egin du: “Athletic askoz handiagoa egitera gatoz"
Bilboko taldearen bulegoetan aurkeztutako hautagaitzak oraingoz beste zortzi kide ditu: Jon Salinas, Xabi Alvarez, Ibon Naberan, Nacho Uriguen, Roque Echaniz, Jon Ruigomez, Laura Ruiz de Azua eta Josetxu Urrutia.
Athleticek ezin izan du Atletico menderatu, nahiz eta koltxoneroak bat gutxiago izan (1-2)
Athleticek 1-2 galdu du Atletico Madrilen aurka San Mamesen jokatu dute F Moeve Ligako 24. Jardunaldiko partida. Atletico jokalari bat gutxiagorekin geratu da 35. minutuan eta Nerea Nevadok gola sartu du ia jarraian. Hala ere, Penalvo eta Oterminen golek garaipena eman diete Atleticori.
Athleticeko Kudeaketa Batzordeak ofizialki deitu ditu hauteskundeak maiatzaren 8rako
Hautagaitzak "formalki eta osorik" aurkezteko epea apirilaren 9an hasi eta hilaren 18an amaituko da.