Irteera-operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Unai Lopezek Rayon jokatuko du utzita eta Ganeak, Numantzian

Erdilariaren lagapena astearte honetan itxita gera daiteke, eta hegaleko jokalariarena aste honetan itxiko da.
Una Lopez. Argazkia: EFE
Unai Lopez, Rayo Vallecano - Athletic Club partidan. Argazkia: EFE

Athleticek martxan jarri du irteera-operazioa eta datozen egunetan utzita joango dira Unai Lopez eta Cristian Ganea jokalariak, Rayo Vallecanora eta Numantziara, hurrenez hurren.

Unai Lopezen kasuan, astearte honetan bertan egin daiteke ofizial Rayo Vallecanon utzita jokatuko duela. Iragan denboraldian Rayon jokatu zuen Bigarren Mailan eta jokalari garrantzitsua izan zen Michel entrenatzailearentzat. Kontuan izan behar da Rayo Athleticen aurkari zuzena dela mailari eusteko lehian.

Bestalde, Cristian Ganeak Bigarren Mailako Numantzian jokatuko du denboraldi amaierara arte. Soriako klubak espero du jokalaria aste honetan bertan iristea. Aritz Lopez Garai entrenatzaileak ezker hegaleko posizioa indartu nahi du Ganearekin.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X