Harrobia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vicentek, Vencedorrek eta San Bartolomek Ingalaterrako taldeen interesa piztu dute

Toni Lima Manchester Unitedeko ikuskatzailea Lasesarren izan zen Iñigo Vicente jarraitzen, Barakaldo-Bilbao Athletic partidan.
Iñigo Vicente. Argazkia: Athletic Club
Iñigo Vicente. Argazkia: Athletic Club

Athleticeko lehen taldea ataka larrian dela, gazteenek hainbat kluben interesa piztu dute. Igandean, esate baterako, Toni Lima Manchester Unitedeko ikuskatzailea Lasesarren izan zen Barakaldo-Bilbao Athletic partidan Iñigo Vicente jokalaria jarraitzeko.

Vicentek zortzi milioi euroko etete-klausula du, eta 2020ra arteko kontratua. Iaz hamar gol sartu zituen, eta denboraldi honetan lau gol daramatza Bigarren B Mailan. Athleticen lehen taldearekin egin zuen denboraldi-aurrea.

Iñigo Vicentez gainera, Unai Vencedor eta Victor San Bartolome jokalariek ere interesa piztu dute Ingalaterrako hainbat taldetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X