Herrerini besoa immobilizatu diote eta litekeena da Liga hasiera galtzea
Iago Herrerin atezainari besoa immobilizatu diote osteguneko entrenamenduan izandako lesioaren ondorioz. Horrela, litekeena da Athleticek Ligan abuztuaren 20an jokatuko duen lehen partidan baja izatea. Egun horretan Leganes izango dute aurkari bilbotarrek San Mamesen.
Athleticek aditzera emandakoren arabera, jokalariari egindako azken osasun azterketek lesio "moderatu-larria" antzeman dute "eskuineko bizeps brakialaren heren distalean".
Ondorioz,"mindutako besoa immobilizaturik dauka hesgailu funtzionalarekin eta hurrengo egunetan tratamendurik egokiena zehaztuko da". Hala ere, Athleticek ez du argitu zenbat denbora beharko duen Herrerinek sendatzeko.
Larritasunaren arabera, baliteke Iagok Ligako lehen hiru partidak galtzea, selekzioen partiden ondorioz egingo duten lehen etenaldira arte.
Alex Remiro
Bigarren jardunaldian, abuztuaren 27an, bilbotarrek Huesca hartuko dute San Mamesen (22:00etan) eta hirugarrenean, irailaren 1ean, larunbata, Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du, 18:30ean, Madrilen.
Horrela, denboraldi-aurrea taldeko hirugarren atezain modura hasi zuen Alex Remiro izango da lehoien titularra, Keparen aldegitearen eta Herrerinen lesioaren ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek jokatuko duen Emakumezkoen Superkopa Castellon izango da, urtarrilaren 20tik 24ra bitartean
Javi Lergaren taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du finalerdietan, urtarrilaren 21ean, 19:00etan; finala hilaren 24rako aurreikusita dago, eta beste finalerdia berriz, 20an jokatuko dute Real Madrilek eta Atletico Madrilek.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Aitor Paredes: "Partida honetatik gauza asko ikasi eta hobetu behar ditugu"
Athleticek porrota jaso du Celtaren aurka (2-0), Balaidosen. Zuri-gorriek partida irabazi behar zuten goiko postuetan geratu nahi bazuten, baina ez dute lortu. Aitor Paredesek kontatu diguna, bideo honetan.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Ernesto Valverde: "Celtak beti sortzen dizkigu arazoak; atera iristea eta zehatzagoak izatea falta zaigu"
Ernesto Valverdek prentsaurrekoa eman du igande honetan jokatuko duen Celtaren aurkako partidari begira. Adierazi duenez, taldea ondo dago, baina partida zaila izango da eta, Laporteren lesioa dela eta, Iker Monrealek jokatuko du. (Bideoa gazteleraz)
Iñigo Ruiz de Galarreta: "Talde guztiaren lanarekin lortu dugu atea hutsean mantentzea"
Ruiz de Galarreta pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko Athletic-PSG (0-0) neurketaren laburpena
Athleticek eta PSGk golik gabe berdindu dute San Mamesen, Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldian, Valverderen taldeak lan bikaina egin du defentsan. Unai Simonek Europako txapelduna geldiarazi du, eta talde zuri-gorriari Europako txapelketa nagusian bizirik mantentzen duen puntu bat eman dio.
Athleticek ederki defendatu eta puntu bat bildu du Europako txapeldunaren aurka (0-0)
Unai Simon ikusgarri batek PSG geldiarazi du San Mamesen, eta, horri esker, talde zuri-gorriak meritu handiko puntua lortu du.
Laportek giharretako lesio "larria" du, eta 2026ra arte ez du berriro jokatuko
Diagnostiko honekin, atzelariak Valverderen taldeari urtea bukatzeko geratzen zaizkion lau neurketak galduko ditu, Txapeldunen Ligakoa PSGren aurka, Ligako biak, Celta eta Espanyolen kontra, eta Kopako kanporaketa Ourenseren aurka.