Athletic multzoen fasean sartu da, Panathinaikos kanpoan utzita
Joaneko partida 2-3 irabazi ostean, Athletic bigarrenez gailendu zaio Panathinaikosi, Europa Ligako atariko kanporaketan. Bilbotarrak 1 eta 0 gailendu dira eta, ondorioz, lehiaketako multzoen fasean sartu da.
Zuri-gorrien gola Iker Muniainek egin du 21. minutuan, Aritz Adurizek jokaldi ikusgarria egin ostean. Donostiarrak baloia Markel Susaetari eman dio eta eibartarrak Muniaini laga dio baloia ate barruan sartzeko.
'Kuko' Zigandaren taldeak partida ona egin du, jokoa kontrolpean izan du eta ondo eutsi dio Panathinaikosi. Greziarrek aukera apur batzuk izan dituzte, baina Athletic baino gutxiago izan dira.
Emaitza honi esker, Athletic multzoen fasea jokatuko duten 48 taldeetako bat izango da, Espainiako Ligako hirugarrena, Vila-realen eta Realarekin batera.
Zozketa, ostiralean egingo dute, Monakon, 13:00etatik aurrea.
Fitxa teknikoa
1 - Athletic: Iago Herrerín; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat (Mikel Rico, m.73): Susaeta (Williams, m.65), Muniain (Aketxe, m.79), Córdoba; eta Aduriz.
0 - Panathinaikos: Vlachodimos; Johansson, Koutroumbis, Kolovetsios, Hult; Bryan Cabezas (Guillermo Molins, m.67), Zeca, Kourbelis, Lod (Altman, m.67); Luciano eta Chávez (Donis, m.73).
Golak: 1-0, m.21: Muniain, Adurizen egindako jokaldi ikusgarri baten ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren, utzita egon diren jokalariak, Athleticera itzuliko dira
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.
Unai Simon, Munduko Txapelketako lehen partida jokatuta, selekzioetako lau txapelketa handitan ibilitako Athleticen lehen futbolaria da
Atezain murgiarrak 2020ko Eurokopa (2021ean izan zen hori), 2022ko Munduko Txapelketa eta 2024ko Eurokopa jokatu zituen, eta, 2026ko Munduko Txapelketa kontuan izanik, selekzioetako lau txapelketa handi daramatza. Halaber, 2021ean, 2020ko olinpiar jokoetan ere aritu zen.
Athleticek Patricia Zugasti berritu du 2026-2027 denboraldirako
2023ko udan ailegatu zen Lezamara Riezuko aurrelaria, CA Osasunatik.
Edin Terzic: “Ohore bat da eta oso harro sentiarazten nau Athleticekoa izateak”
Athleticek entrenatzaile berriaren irudiak zabaldu ditu Lezama ezagutuz. Alemaniarrak ez du zalantzarik izan eta zaleei mezu bat bidali die: "San Mames sentitzeko irrikaz nago".
Javi Lerga ez da Athleticen entrenatzaile izango aurrerantzean
Nafarrak denboraldi bat eman du klub zuri-gorriaren lehen taldea entrenatzen.
Jon Uriarte, Athleticen gizonezkoen taldeak 2025-2026 denboraldian egindakoaz: “Etsigarria izan da”
Bilboko klubearen presidenteak eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendariak agerraldia egin dute, asteartean, San Mamesen, denboraldiaren gaineko hausnarketa egitea helburu. Uriartek eta Gonzalezek, Athleticen lehen taldeak egindakoaz gain, Edin Terzic entrenatzaile berria eta Nico Williams ere izan dituzte hizpide, besteak beste.
Jon Uriarte: “Saiatu behar gara dugun talentua bertan gera dadin”
Jon Uriarte Athleticen presidenteak taldeak egindako denboraldiaren balorazioa egin du astearte honetan, prentsaurrekoan. Aurreikusitakoa baino sasoi okerragoa egin dutela onartu du.
Irene Oguizak Athleticekin berritu du, 2029ra arte
Klub zuri-gorriaren lehen taldeko kapitainak hiru urtez luzatu du bere kontratua. Oguizak zazpi denboraldi daramatza goreneko mailan, Athleticen denak, eta, epe horretan, 113 partida ofizial jokatu ditu, 14 gol sartuta.
Unai Egiluzi beste ebakuntza bat egin diote eskuin belaunean
Orain dela hamar hilabete egindako ebakuntzan jarritako mentua ordezkatu diote, entrenamendu batean hautsi egin zitzaiolako.
Iñaki Williams, Munduko Txapelketarako, Ghanaren deialdian
Horrenbestez, lau izango dira Munduko Txapelketan parte hartuko duten jokalari zuri-gorriak.