Athleticek Sevillari irabazi dio eta bosgarren postua eskuratu du
Athleticek 3-1 irabazi dio Sevillari BBVA Ligako azken jardunaldiko partida eta Celtak galdu egin duenez Atletico Madrilen aurka (2-0), zuri-gorriek sailkapeneko bosgarren postuan bukatu dute denboraldia. Ondorioz, talde bizkaitarra zuzenean sailkatu da Europa Ligako multzoen fasera.
Partida erritmo biziarekin hasi da, eta Sevillak izan du lehen abagunea. Hirugarren minutuan Iborrak area barrutik errematea egin, eta Iraizozek bisitarien gola eragotzi du, gelditu bikaina eginda. Jarraian, Athleticen erantzuna etorri da, baina Sergio Ricok ondo desbideratu du Williamsen jaurtiketa. Minutuak aurrera joan ahala, Bilboko taldea nagusitzen hasi da, eta 11. minutuan Adurizek 1-0ekoa sartu du; Sevillak kale egin du baloia ateratzerakoan, Raul Garciak berreskuratu egin du, pasea eman eta Kolorengan jo ostean Adurizek gola sartu du Sergio Ricorengandik etorri den aldaratzea sare barrura errematatuta. Golaren ostean Athletic izan da baloiaren jabe eta Sevillak ez du abagune argirik sortu. Zuri-gorrien nagusitasunak saria jaso du 31. minutuan. Susaetak erdiraketa ona egin, eta Adurizek 2-0ekoa sartu du. Ordutik atsedenaldira arte, norgehiagoka berotu egin da. Sevillako jokalaria den Cokek protesta egin du aulkitik eta epaileak egotzi egin du. Atsedenaldirako hiru minutu falta izan direnean Iborraren errematea langa gainetik joan da gutxigatik eta 45. minutuan Sergio Rico atezainak erantzun bikaina eman dio Adurizen erremateari.
Bigarren zatiaren hasieran ere Athletic nagusi izan da, baina zuri-gorriak ondoen ibili direnean Sevillak aldeak murriztea lortu du. Konoplyankak jokaldi ona egin du, pasea eman dio Juan Muñozi eta honek 2-1koa sartu du Iraizoz gaindituta. Hiru minutu beranduago, Kolok protesta egin dio epaileari eta txartel gorria ikusi du. Sevilla jokalari bat gutxioagorekin geratu da 58. minutuan. Une horretatik aurrera Athletic guztiz nagusi izan da, eta 71. minutuan partida erabakita utzi du Raul Garciak sartutako golari esker (3-1). Susaetak beste erdiraketa on bat egin du hegaletik eta jokalari nafarrak, buruz, sare barrura bidali du errematea.
Norgehiagoka erabakita egon da, eta 86. minutuan Gurpegi aldatzea erabaki du Ernesto Valverde entrenatzaileak. Andosillako jokalariak Athleticekin eta maila profesionalean jokatzen duen azken partida izan da larunbat honetakoa eta Athleticeko zaleek txalo zaparrada handia eskaini diote erretiroa hartu duen kapitainari. 90. minutuan, zelairatu berria izan den Mikel Ricok sarrera gogorra egin eta txartel gorria ikusi du. Dena den, festa biribila izan da Katedralean. Athleticek garaipena lortu du (3-1), Europa Ligara zuzenean sailkatu da taldea eta Carlos Gurpegik agur ezin hobea eman dio bere kirol ibilbideari.
Fitxa teknikoa:
3 - Athletic Club: Iraizoz; Lekue, Boveda, Gurpegi (Mikel Rico, 87. min), Balenziaga (Elustondo, 48. min); San Jose, Beñat; Williams (Muniain, 76. min), Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.
1 - Sevilla FC: Sergio Rico; Carmona, Rami (Carriço, 46. min), Diego Gonzalez, Kolodzijczak; Cristóforo, N'Zonzi (Krychowiak, 46. min); Curro Sanchez, Iborra, Konoplyanka (Escudero, 61. min); eta Juan Muñoz.
Golak: 1-0, 10. min: Aduriz. 2-0, 31. min: Aduriz. 2-1, 55. min: Juan Muñoz. 3-1, 70. min: Raul Garcia.
Epailea: Alvarez Izquierdo.
arez Izquierdo. arez Izquierdo.Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.